Aste Nagusiko Bilbao Metal Pop Rock Erakusketan izena emoteko azken egunak
2025-05-26 09:54 MusikeaProposamenak maiatzaren 30era arte bialdu daitekez.

Metal, Pop-Rock, Folk, Rap, Hip Hop estiloen barruan dagozn estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik.
Epaimahaiak emakumeek osotutako formazioak eta euskeraz egindako lanak balorauko ditu.
Ezinbestekoa da musika-taldeetako kideetako bat, gitxienez, Bizkaian erroldatuta egotea.
Bilboko Udalak gogorarazo dau 38. Bilbao Metal Pop Rock Erakusketan izena emoteko epea maiatzaren 30ean, barikuan, 23:59an amaituko dala.
Erakusketea Aste Nagusiko musika-programazinoaren barruan dago eta tokiko talentua sustatzea dau helburu. Gainera, Bizkaian gitxienez kide bat erroldauta daben bakarlari eta taldeentzat da.
Parte hartzeko baldintzak
- www.bilbao.eus webgunean eskuragarri dagoan online inprimakia bete.
- Gehitu 4 abesti mp3 edo wav formatuan.
- Taldearen edo artistaren argazki bat erantsi (jpg, bmp edo png).
- Historia musikal bat erantsi doc, docx edo pdf formatuan.
Aukeratutako taldeek zuzenean joko dabe Bilborock Aretoan Aste Nagusian. Kontzertu bakotxak 45 minutuko iraupena izango dau (50 minutu gehienez) eta gehienez bersino edo egokitzapen bi egin ahal izango ditue kontzertu bakotxeko.
Kazetari eta musika-espezialistek osotutako epaimahai profesional batek 15 proposamen aukeratuko ditu eta Villasound 2025 lehiaketan Aste Nagusia saria irabazitako bandeagaz bat egingo dabe. Kontzertuak egunero emonaldi bitan izango dira: arratsaldeko 20:00etan eta 21:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!