Fundazinoak 991.500 euro banatuko ditu 2025ean
2025-05-14 09:39 KirolaGoi mailako 80 kirolarik, 19 entrenatzailek eta 3 epailek hartuko ditue laguntzak.

Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denporaldian lortutako emoitzak baloretako erispide zorrotzak bete behar dira, bai markei jagokenez, bai parte-hartzeari jagokonez, maila absolutuan, nazinoarteko txapelketa eta lehiaketetan: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak.
Bekadunek, laguntza ekonomikoez gan, laguntza biomedikoak, laguntza teknikoak, fisioterapia eta berregokitze zerbitzuak, kirol psikologiako zerbitzua, irudi eta komunikazinoko zerbitzua eta arlo akademikoko eta lan-munduan sartzeko aholkularitzea jasoko ditue. Azken zerbitzu horretan dabil lanean Fundazinoa, ‘Laneratzea’ deitutako proiektuaren bitartez.
Nabarmentzekoa da Basque Teamek gizon eta emakumeen arteko bardintasuna sustatzeko eta kirolariek gizarterako eredugarriak diran balioak izan deiezan dauen jarrerea. Bekadunei ez jake onartuko emakumeen kontrako adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, ezta, oro har, persona edo kolektibo zehatzen aurreko intolerantziarik be, beti be Fundazioak martxan jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan. Proiektu horrek kirolaren balioak zabaldu eta aplikau nahi ditu, bai enpresetan, bai hezkuntzan.
Basque Teami lotutako kirolarien artean jarraitzen dabe, besteak beste, Maialen Chourrautek (brontzea Londresen 2012an, urrea 2016an Rio de Janeiron eta zidarra Tokion 2021ean eslalom piraguismoan), Lucas Eguibarrek (2015eko Munduko Kopako eta 2021eko Munduko txapelketako irabazlea eta diploma olinpiko bi dituana) eta Asier Garciak (diplomea Londresen, Tokion eta Parisen eta zidarra Rioko Paralinpiar Jokoetan erruberadun jarlekuko saskibaloian). Fundazinora batuko dira bekadun barri bezela Anne Erauskin (eskubaloia), Unai Baigorri (gimnasia artistikoa), Adrian Miramon eta Aleix Garcia u Pujolar (arrauna), Egoitz Garcia eta Anton Legorburu (errugbia), Sara Loidi (softball), Yago Dominguez eta Kai Odriozola(surfa), Usoa Ostolaza eta Eneritz Vadillo (errepideko txirrindularitzea) eta Imanol Arriortua (errepideko txirrindularitza egokitua).
Teknikariei jagokenez, Martin de la Fuente (atletismoa-hesiak), Zuriñe Martinez (erruberadun jarlekuko saskibaloia), Xabier Larrimbe (gimnasia artistikoa eta atletismoa eta Jon Mikel Pikabea (mahai-tenisa) batu dira Fundazinora eta epaileei jagokenez, Igor Otaegik (erruberadun jarlekuko esgrimea), Irati Goikoetxeak (piraguismo) eta Mikel Zalakainek (surfa) be bekea jasoko dabe, lehenengo biek lehen aldiz.
Ondokoak dira 2025ean Basque Teamen bekea jasoko daben kirolariak
- Adrian Miramon Quiroga arraunlaria (bekadun barria).
- Afrika Criado Oliva (skate).
- Agurtzane Eguiluz Ibarguen (erruberadun jarlekuko saskibaloia).
- Aingeru Garay Fernandez (eski alpinoa).
- Alain Kortabitarte Ramajo (skate).
- Aleix Garcia i Pujolar arraunlaria (bekadun barria).
- Álvaro Romero Villanueva (snowboarda).
- Amagoia Arrieta Arrieta (boccia).
- Amaia Erbina (errugbia).
- Ander Cepas Zapico (mahai-tenis egokitua).
- Andy Criere Martin (surfa).
- Anne Erauskin Martinez, eskubaloilaria (bekadun barria).
- Anne Fernández de Corres errugbilaria.
- Antón Legorburu Anso, errugbilaria (bekadun barria).
- Aratz de Goicoechea Martin (errugbia).
- Asier García Pereiro (erruberadun jarlekuko saskibaloia).
- Begoña Lazcano Guimernas (sprint piraguismoa).
- Beñat Garaiar Pikabea (pistako txirrindularitzea).
- David Mouriz Dopico (pistako txirrindularitza egokitua).
- Egoitz Bijueska Fernandez (skate).
- Egoitz Garcia Bañuelos errugbilaria (bekadun barria).
- Ekain Jiménez Elizondo (pistako txirrindularitzea).
- Esther Briz Zamorano (arraunlaria).
- Estibaliz Alvarez Urquizu (softball).
- Fernando Mitxelena Mugerza (tiro olinpiko egokitua).
- Gadea Moja Alonso (skate).
- Garoa Martínez Anasagasti (halterofilia).
- Higinio Rivero Fernandez (sprint piragüismo egokitua).
- Iker Sastre Sanchez-Vallejo (mahai-tenis egokitua).
- Imanol Arriortua Zorrilla, errepideko txirrindularitza egokitua (bekadun barria).
- Imanol Rojo Garcia (iraupen-eskia)
- Iñigo Buenaventura Martinez de Albornoz (mendiko eskia).
- Iñigo Llopis Sanz (ugerketa egokitua).
- Janire Gonzalez-Etxabarri (surfa).
- John Cristopher Cabang Tolentino (atletismoa, hesiak).
- Jon Andoni Cintado Arteche (taekwondo).
- Jose Basterra Ochoa (bedar-hockeya).
- Juan del Campo Hernandez (eski alpinoa).
- Kai Odriozola Frisch, surfistea (bekadun barria).
- Keoni Lasa Iturain, surfistea.
- Lander Gómez Laespada (errugbia).
- Laura Ugarte (erruberadun jarlekuko saskibaloia).
- Lide Erbina (errugbia).
- Lucas Eguibar Breton (snowboard).
- Maialen Chourraut Yurramendi (eslalon piraguismoa).
- Maitane Etxeberria Martinez (eskubaloia).
- Majida Maayouf Chajra (atletismoa, maratoia).
- Maria Vicente Garcia (atletismoa, heptatloia).
- Mikel Erdozain Oterino (ugerketa egokitua).
- Mikel Unanue Zabala (curlinga).
- Miren Lazkano Zuriarrain (eslalom piraguismoa)
- Nadia Erostarbe Geiser (surfa).
- Nahia Zudaire Borrezo (ugerketa egokitua).
- Naia Laso Ponciano (skatea, park).
- Naiara Rodríguez Resa (erruberadun jarlekuko saskibaloia).
- Oier Ibarretxe Conde (boxeoa).
- Oihane Otaegi Garmendia (curlinga).
- Pau Echaniz Pal (Eslalom piraguismoa).
- Rafael Vilallonga Morales (bedar-hockeya).
- Rakel Mateo Uriarte (paratriatloia).
- Salma Solaun Campos (gimnasia erritmikoa).
- Sara Loidi Romero, softball (bekadun barria).
- Tessy Ebosele Ebosele (atletismoa, luzerea)
- Unai Baigorri Alonso, gimnasia artistikoa (bekadun barria).
- Virginia Díaz Rivas (arrauna).
- Yago Dominguez San Sebastián, surfistea (bekadun barria).
- Ziortza Isasi Cristobal (pistako txirrindularitzea).
Atzeraeraginezko bekak: 2024an Basque Team Kirolariak beka baten onuradun izan diranentzako laguntzak, baldin eta urte horretan eskatutako emoitzan parte hartu ez badabe edo lortu ez badabe.
- 1) Eukene Larrarte Arteaga (pistako txirrindularitzea).
- 2) Garazi Sanchez surfistea.
- 3) Izaskun Echaniz Rodriguez (arrauna).
- 4) Jone Magdaleno Albizu (taekwondo).
- 5) Klara Olazabal Sanchez (eslalom piraguismo).
- 6) Peio Gonzalez (skate).
Support bekak: Basque Team Kirolaria’ beketara sartzerik izan ez arren, 2024ko denporaldian programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko proben Munduko txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen daben kirolarientzako laguntzak dira.
- 1) Ander Mintegui (eski alpinoa).
- 2) Arrieta Rodriguez Elosegui (eski alpinoa).
- 3) Eneritz Vadillo Crespo, errepideko txirrindularitzea (bekadun barria).
- 4) Hegoa Zabalburu Cuesta (skatea, park).
- 5) Jose María Mendiola Izquieta (judo).
- 6) Olatz Arregui Altuna (eslalon piraguismoa).
- 7) Usoa Ostolaza Zabala, errepideko txirrindularitzea (bekadun barria).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!