Euskal curlinga saritu dabe Basque Team Zentroan
2025-05-12 08:10 KirolaMikel Unanue, Sergio Vez eta Oihane eta Leire Otaegi ahiztek jaso dabe dominea.

Gorka Iturriagak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Frank Gonzalez eta Xavier Cherta hartu ditu Basque Team Zentroan, Espainiako Izotz Kirolen Federazinoko presidentea eta idazkaria hurranez hurran. Halanda ze, lekua itxi deutse, erakunde bien arteko lankidetzearen barruan, Oihane eta Leire Otaegi, Mikel Unanue eta Sergio Vez curling jokalariei Espainiako Batzorde Olinpikoaren dominea emoteko. Ekitaldian, Juan Cruz Euskadiko Neguko Kirolen Federazinoko presidentea be izan da.
Unanue, Vez eta Otaegi ahiztek jaso dabe garaikurra euren kirol merezimenduakaitik. Orain arte atondutako zortzi Munduko Txapelketa mistoetatik zazpitan lehiatu dira. 2015ean Bernan jokatutako lehen edizinoan parte hartu eben eta 2016an Iparpolok jokatutako edizinoan eta 2020an eta 2021ean pandemiaren ondorioz bertan behera geratu ziranetan izan ezik, gainerako guztietan lehiatu dira. Batez be nabarmendu behar dira 2018an Kelownan (Kanada) eta 2023an Aberdeenen (Eskozia) lortutako zidarrezko dominak eta igaz, 2024an, Aberdeenen lortutako laugarren postua.
Sekulako palmaresa dabe, izan be, nazinoartean lauren artean 103 txapelketa, 847 partidu eta 25 domina ditue. Estatu mailan, barriz, Txuri-Berri taldea ordezkatuz, 10 aldiz izan dira txapeldun talde mistoen modalidadean, 2012 eta 2025 artean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!