'FANT Laburrean - Euskal Filmak' sailean harmar film lehiatuko dira
2025-05-02 13:06 ZinemeaGaur, hilak 2, Campos Eliseos Antzokian proiektatuko ditue.

FANT Fantasiazko Zinemearen 31. edizinoan lehiatuko diran 10 film laburrak aurkeztu dira, euskal film laburrei eskainitako sailaren barruan.
Azkuna Zentroko Bastida Aretoan egindako prentsaurrekoan, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak eta Amaia Domingo Zinemaldiko zuzendariak FANTek urtero egiten dauen tokiko talentuaren aldeko sailari balioa emon deutse.
Topaketean, parte hartu daben film laburren zuzendariak ondoko honeek dira:
- Elixabet Nuñez (A-Maniki).
- Daniel Alegrete (Una carroña).
- Laura Guerricaechevarría (Deja de hablar).
- Aitzol Saratxaga (Ehiza).
- Izibene Oñederra (Etorriko da (eta zure begiak izango ditu).
- Xanti Rodriguez (Gizaki).
- Lander Castro (Hotz).
- Eneko Muruzabal Elezcano (Planetagatik).
- Igor Salutregi Gabiola (Presencia).
- Gastón Haag (Tragedium).
Ikus-entzunezko sorkuntzeari laguntzea da FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren helburuetako bat, batez be, euskeraz egindako lanak, Bilboko 2023 – 2033 Kultura Plan Estrategikoaren ildo estrategikoetan jasoten dan bezela. Horregaitik, FANTek bigarren urtez bultzatzen dau euskerazko fantasiazko film labur bat produziduteko proiektuak sustatzeko deialdia.
Aukeratutako proiektuek 5.000 euroko saria jasoteko aukerea dabe.
Zinemaldiaren esparruan, parte-hartzaileek euren proiektua aurkeztu eta defendatuko dabe publikoari zuzendutako saio batean.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!