Surne Bilbao Basketek uriagaz konpartiduko dau kopea

Bizkaie! 2025-04-25 09:47   Kirola

Gaur, hilak 25, arratsaldeko 18:00etan Bilboko udaletxean.

Argazkia: Surne Bilbao Basket. | Ikusi handiago | Argazki originala

Surne Bilbao Basketeko jokalari eta talde teknikoari harrerea egingo deutse Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Udalbatzak, arratsaldeko 18:00etan. Autortzea egin ondoren, FIBA Europe Cupeko titulua herritarrakaz alkarbanatuko dabe, udaletxeko balkoitik.

Ekitaldia amaitu ondoren, 19:00rak aldean, autobus kabriolet batean joango dira Bizkaiko Foru Aldundira eta han Elixabete Etxanobe diputadu nagusia eta ganerako ordezkariak izango dira eta eraikineko balkoitik agurtuko dabe jokalariakaz bartera.

Surne Bilbao Basketeko arduradunek ondokoa adierazo dabe: Bilboko eta Bizkaiko zaleak eta herritar guztiak konbidetan ditugu etorri daitezala! Aupa Bilbo! Aupa Bizkaia! Aupa Surne Bilbao Basket!

Talde bizkaitarrak upealakoa egin dau, izan be, haren lehen titulu garrantzitsua da taldearen 25 urteko historian. Finala, PAOK taldearen kontra 84-82 galdu arren, joaneko partiduan 7 puntuko aldeak balio izan dau irabazteko. Ganera, ACBko lehen taldea da kopa hori irabazten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu