Martxan Aste Nagusiko Kartel Lehiaketea
2025-04-24 12:32 KultureaLanak, maiatzaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira.
Bilboko Udalak Aste Nagusiko Kartel Lehiaketearen deialdia iragarri dau. Proposamenak aurkezteko epea maitzaren 25eko 23:59ak arte egongo da edegita.
Lehiaketan edozein nazionalidadetako diseinu grafikoko profesionalek eta zaleek parte hartu ahal izango dabe. Aurkeztutako lanek, gehienez parte-hartzaile bakotxeko bi, originalak eta argitaratubakoak izan beharko dabe eta izenburu edo goiburu batez identifikauta, izan be, aniztasuna balorauko da, rolak eta estereotipoak ebitauta. Diseinu grafikoko profesionalek eta amateurrek parte hartu ahal izango dabe.
Lanak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (50 cm x 70 cm) eta fitxategiak 300ppp izan behar ditu.
Adimen artifizialeko (AA) sistemaren bat erabili ezkero, horren barri emotea beharrezkoa izango da.
Herritarren aukeraketea
Kartel finalisten lehen aukeraketea diseinu grafikoa eta komunikazinoaren munduan 9 personak osotutako epaimahai batek egingo dau; 3 ordezkari Udaletxeko korporazinotik, Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Konparsak kolektiboko ordezkari bat.
Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu eta kartel horreek bagilaren 9tik 15era egingo dan herri-botazinoan parte hartuko dabe. Botazino sistema misto bidez egingo da, 2025ko Aste Nagusiaren irudia aukeratzeko orduan herritarren parte-hartzea errazteko; aurrez aurreko herri-botazinoa (zehaztu beharreko lekuan), udal webgunearen bidezko herri-botazinoa eta epaimahaiaren botazinoa. Kartel irabazlea, hiru botazinoak batuta puntuazino gehien lortzen dauena izango da. Epaia bagilaren 17an jakinarazoko da.
2025ko Aste Nagusia irudikatuko dauen lan finalisteak 3.000 euroko saria jasoko dau.
Konsultau oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!