XXI. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzino Foroak deialdia edegi dau
2025-04-07 12:20 ZinemeaBagilaren 27a da proiektuak inskribiduteko azken eguna.

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzino Foroaren XXI. edizinoa 2025eko irailaren 22an, 23an eta 24an egingo da, Donostia Zinemaldiaren barruan.
Ekimena EPE-IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujabeen Alkarteak atontzen dau, Donostia Zinemaldiaren lankidetzeari esker.
Hautatutako proiektuek aukerea izango dabe dokumentalagaz lotutako balizko finantziatzaile eta ikus-entzunezko eta zinemagintza arloetako adituakaz batu eta banakako bilerak egiteko. Ganera, besteak beste, pitch onenaren saria eskuratu ahal izango dabe, 5.000 eurokoa.
Bagilaren 27ra arte proiektuak inskribetako aukerea izango dabe produkzino-etxeek, foroaren webgunearen bitartez. Garagarrilean emongo da hautatuen barri.
Oinarriak eta informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!