Injineruek irabazi dabe Bilbon
2025-04-07 07:55 Kirola16 segundo galdu zituen deustotarrek.

Hamaisegarrenez irabazi dabe Injineruek, ikusmin handiko giroan: Injineruek 31 minutu eta segundo 2ko denporea egin eben eta Deustuk 31 minutu eta 18 segundokoa.
Marea eta haizea erabagiorrak izan ziran eta hasieran Deustuko ontzia aurretik jarri bazan be, Injineruek desafioan egindako zozketan aukeratutako iparraldeko kalea aprobetxauta, estropadea hausi eban bigarren milian, aurrea hartuz. Igor Gondrak bikain gidatuta, aldea 16 segundora joan zan.
Deustu, barriz, arraunketa dotoreari eutsiz aldea azkenera arte tarte txikiagaz joian arren emakumezkoen tripulazinoak txalo zaparrada handia jaso eban Uribitarteko kaian batutako ikusleen aldetik, emakumeen indar eta duintasunagaitik.
Helmugako giroa ezin hobea izan zan. Anaitasuna, laguntasuna eta jentearen esker ona irabazi eben tripulazinoek. Tripulazino irabazleak merezidutako Zidarrezko Erretilua altzau eban, Bilboko historiaren parte dan lehiaketearen 43. edizinoa amaitutzat emonez.
Injineruak eta Amabitxi (Eva Ferreira) eta Aitabitxi (Jose Ignacio Goirgolzarri).
Eskerrak eman nahi deutseegu tripulazinoak animetan hurreratu ziran guztiei, gure babesleei eta, zelan ez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, bere baldintzarik bako babesagaitik, komunikabideei eta lehiaketea zuzenean jarraitzeko internetez konektau ziranei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!