Lucas Eguibar snowboarderra 12. izan da St. Moritzeko Munduko txapelketan

Bizkaie! 2025-03-28 12:30   Kirola

Donostiarrak agur esan deutso lehiari final-laurenetan.

Lucas Eguibarrek Suitzako St. Moritz herrian jokatutako snowboardcrosseko Munduko txapelketako final handia eban helburu baina azkenean ezin izan dau lortu. Iaz Akilesen tendoia hausi izana erabagiorra izan da azken aldian hobera egin badau be eta ezinezkoa izan da lau onenen artean egoteko, Sierra Nevada (2017), Solitude (2019) eta Idre Fäjll (2021) Munduko Txapelketetan jazo zan legez.

Ez ahaztu St. Moritzen, Suitzan, jokatuko daben Munduko Txapelketako snowboardcross lasterketarako txartela lortu ebala. Donostiarrak ez dau sailkapen jardunaldiko bigarren txandan lehiatu beharrik izan, txartela lehenengoan lortu baitau, hamazazpigarren denporarik onena eginez: 1:02.80.

Lucas lehen sailkapen saioan bigarren postuan abiatu da eta eguneko kronorik onena lortu dauen Eliot Grondin kanadiarragazko +1.59ko aldeagaz amaitu dau jatsierea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu