ETSk kontzertua emongo dau Bartzelonan
2025-03-25 08:17 MusikeaMadrilgo sarrerak hiru ordutan agortu ondoren.

En Tol Sarmiento (ETS) taldeak historia egin dau barriz be, Madrilgo Movistar Arenako sarrerak agortuz hiru ordutan.
Kontuak kontu, erronka kolektibo hori beteta, ETSk erronka barria jarri deutso bere buruari: Bihotzen Konkista Bartzelonara eroatea hain zuzen be. Kontzertua 2026ko apirilaren 11n izango da, Palau Sant Jordin.
Salmenta, gaur, hilak 25, 10:00etan hasiko da Madrilgo aurresalmentarako izena emon ebenentzat; eta, orokorra, goizeko 12:00etan (hemen).
Bertsolariak, abesbatzak, txarangak, jantza talde tradizionalak eta kolaborazino bereziak izango dira ikuskizunean, euskal kulturearen eta identidadearen ekitaldi handi batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!