Ohorezko saria Ana Urkijori emon jako, Athletic Clubeko presidente ohiari
2025-03-25 08:07 Kirola2025eko Bizkaia Kirolak Sariek emakumeek zuzendaritza-postuetan daben presentzia babestu dabe.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak 2025 Sariak emon ditu, lurraldean oinarriko kirolak egiten dabenen lana autortzeko. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirol diputadua izan dira bertan.
Bizkaia Kirolak Sariek 46 eskabide jaso ditue danetara eta igaz lurraldeko kirolariek, teknikariek, erakundeek eta ekitaldiek Bizkaiko Oinarriko Kirola babestu izana erakusten dabe.
Kiroleko zuzendaritza-postuetan emakumeek egiten daben lana autortzeko edizinoa izan da, emakumeen lana agirian jarteko eta postu horreek lortu deiezan animetako modu bat. Hori dala eta, sari banatzaileak emakumeak izan dira, gaur egun Bizkaiko taldeetan zuzendaritza-karguak beteten dituen emakumeak: Naroa San Millan (Bermeo Arraun Alkartea), Leire Aurrekoetxea (Arratiako ziklista Alkartea), Raquel Villada (Haszten Alkarteko presidentea), Yera Ortiz (Munoa Borroka taldea), Eukene Guarrotxena (Mungia Atletismo taldea), Elena Asama (Kakarraldo rugby taldea), Marga Landeta (Leioa S.D) eta Alicia Gómez (Tabirako saskibaloi taldea).
Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, 2025eko Bizkaia Kirol Sarien ohorezko saria emon deuso Ana Urkijori, Athletic Clubeko presidente ohiari, lehen mailako kirol zuzendaritzan egindako ibilbideagaitik.
Etxanobek zorionak emon deutsee irabazle guztiei, baina bereziki aurtengo Ohorezko Sariari, Ana Urkijori: garrantzitsua begitantzen jakun emakume asko sinbolizetan dituan bateren bat, emakumeari betoa jarteko eskubidea aldarrikatu eben guztiak autortzea. Beti zarratuta egon diren bideak edegi dituelako. Ana gaur egun sendotu eta zabaldu behar dogun bidea edegi eben emakume horreetako bat da, kirola be erabateko bardintasun gunea izan daiten. Danoi jagokun lana da. Kirola emakumeek beren gaitasun guztiak jorratzeko gune bihurtzea. Emakumeek emon leikien guztia aprobetxauta hobetzen dan arloa.
Aurten be, gala honek balio izan dau Bizkaian oinarriko kirolaren esparruan jarduera fisikoa eta kirola bultzatu eta sustatzeagaitik nabarmendutako personak eta erakundeak nabarmentzeko. Kirol arloagaz lotura handia daben hiru emakumek zuzendu dabe galea: Begoña Beristain kazetariak, Rakel Mateo triatleteak eta Maialen Mielgo arraunlariak.
Bizkaia Kirolak Sarien edizino honetan bederatzi sari banatu dira hainbat kategoriatan, kirol merezimenduaren autortzea nabarmenduz:
- Izar Gaztea Saria: Markel Fernandez. 2009. urtea baino lehen jaiotako eta aurreko kategorietan erabateko sariaren azpitik lehiatzen diran kirolari federatu eta federatuentzat.
- Argizagi Saria: Naia Laso. Bizkaiko klub baten bidez federautako kirolarientzat, kategoria absolutuan lehiatzen diranentzat.
- Iparrizar Saria: David Alonso. Kirolari federatu eta federatuentzat, Bizkaiko klub baten bitartez, Sari Nagusiaren ondorengo mailetan lehiatzen diranentzat
- Ostadarra Saria: Zuzo Eskubaloi Taldea. Bizkaiko klubetako talde federatuei zuzendua.
Era berean, kirol-ibilbidea autortzeko sariak banatu dira, besteak beste:
- Leialtasun Saria: Santi Zumaran. Bizkaiko kirol-erakundeetan zuzendaritza-postuetan dagozan edo egon diran Bizkaiko personei zuzendua.
- Zuzentasun Saria: Jose Maria Rodriguez De La Hera. Bizkaiko federazino baten bidez izapidetutako lizentzia daben Bizkaiko epaileei zuzendua.
- Lidergotasun Saria: Jorge Dueñas De Galarza. Bizkaiko federazino baten bitartez izapidetutako lizentzia daben Bizkaiko entrenatzaileei zuzendua.
- Kidetasun Saria: Sociedad Deportiva Amorebieta. Beren jarduerea Bizkaiko kirolaren esparruan daben Bizkaiko kirol-erakundeei zuzendua.
- Ikusgarritasun Saria: EuskalGym. 2024an Bizkaian egindako eraggin handiko kirol-ekitaldi bat atontzeko gaitasuna autortzeko bideratua.
Barrikuntzea da Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat kirol esatarien lana be autortu dauela, profesionaltasun handiz lortzen baitabe publikoa euskerazko saioetann lotzea. Horreen artean, Susana Maldonado eta Luis Mari Bengoa beteranoak eta Yaiza Arrizabalaga eta Iker Amarika gazteak.
Kirolaren Europako Eskualderako Hautagaitzea
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobek aukerea aprobetxau dau Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Eskualde izateko hautagaitzea iragarteko: Bizkaiak Europako kirolaren eskualde izateko hautagaitzea proponiu dau, Bizkaian kirolaren alde lan egiten dozuen persona eta erakunde guztien autorpen lez. Egunero, kirolaren balioek kluben, taldeen eta kirolarien jarduerak gidatzen jarraitzeko egiten dozuen persona guztiei. Kirolaren Europako Eskualde gisa autortzeak bultzada handia emongo leukiolako kirol-jarduereari, eta Bizkaian egiten dan lan bikaina ikusarazo, indartu eta sendotzeko balioko leuke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!