Bilbok Women's Football Week BBK hartuko dau
2025-03-20 08:15 KirolaEmakumeen futbola sendotzeko ekitaldiz betetako astea.

Aurkezpen ekitaldian Marian Otamendi (World Football Summit), Aran Acha (UN Etxea), Kristian Prieto (BBK) eta Nerea Ortiz (Athletic Club) izan dira. Ekitaldi honen garrantzia nabarmendu da, emakumeen futbola ikusgarritasun, inbersino eta profesionalizazino maila esanguratsuak lortzen baitago.
Espezializauta gagozan industriako ekitaldietatik harago, bardintasunari jagokonez, balioak kalera ataratea beharrezkoa dala jaubetu dinan. Erreferenteak behar ditugu, oraindino pedagogia egiteko tartea dagoalako, adierazo dau Marian Otamendi World Football Summiteko CEO edo buruetako batek.
Kristian Prietok kirolaren zeregina nabarmendu dau: aukera-bardintasuna bermatzeko eta gizarte osasungarriagoa eta bardintasunezkoagoa lortzeko.
Nerea Ortizek, San Mamesen ekitaldi aurrendaria atontzeak Kluberako dauen garrantzia azpimarratu dau: ohorea da San Mamesen Women's Football Summit ekitaldia hartzea. Inork ez dau holakorik egin aurretik eta guk bere garapenaren eta iraunkortasunaren alde egin dogu.
Aran Achak ondo adierazo dauenez, aukera parebakoa da emakumeen futbolak bardintasunaren, inklusinoaren eta garapen iraunkorraren osogai lez dauen gaitasuna atortzea, balioestea eta zabaltzea.
Emakumeen futbolari eskainitako astea Bilbon
Martiaren 27an San Mamesen egingo dan Women's Football Summit izango da Women's Football Week BBKren ekitaldi nagusia. Erosi sarrerak hemen. Ekimen horrek Bilbo emakumeen futbolaren uriburu bihurtuko dau martiaren 24tik 30era; eta publiko guztientzako jarduera-programa bat izango dau:
- Women's Football Summiten sektoreko liderrakaz eztabaidak eta mahai-inguruak.
- Mitoen arteko partiduak eta 3x3 topaketak, inklusinoa eta sortzen dagoan talentua eregiteko.
- Emakumeen futbolak gizartean dauen eraginari buruzko proiekzinoak, berbaldiak eta erakusketak.
- Tailerrak eta jarduerak uriko hainbat puntutan, kirola herritarrei hurreratzeko.
Asteko jardueren egitaraua hemen.
Emakumeen futbolaren hazkundea bultzatzeaz gan, ekitaldi honek gizartean eragina izatea, belaunaldi barrientzako aukerak bultzatzea eta kirolaren industria indartzea ditu helburu, ikuspegi inklusibo eta jasangarria ardatz hartuta.
Bilbo, emakumeen futbolaren topagune
Aurrekaririk bako hazkundeagaz, emakumeen futbola prest dago bere indar guztia desblokeetako eta Bilbon zehaztuko dira hurrengo urratsak. Industriako 400 lider baino gehiago bertaratzea espero da, klubak, ligak, babesleak, baita emakumeen futbolaren etorkizunari formea emoten dabizen erakundeak be.
World Football Summit (WFS) futbolaren industria orokorra lotzen dauen plataformea da, kirolaren etorkizuna bultzatzeko erabagien hartzaile nagusiak batzen dituana. 2016an hasi zanetik, WFSk 25 ekitaldi atondu ditu, 25.000 bisitari baino gehiago jaso ditu eta kirol-industriako 130.000 exekutibo baino gehiagoko komunidade orokorra sortu dau bere plataformen bidez. Mundu mailako ekitaldiaka, networking-erako aukera esklusiboaka eta industriari buruzko ezagutza barritzaileaka, WFS katalizatzaile bat da futbola mundu mailan barritzeko, inbertiduteko eta hazteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!