Markel Fernandezek zidarrezko dominea aurkeztu dau etxean
2025-03-12 08:10 KirolaSopelakoak nazinoartean eta kategoria absolutuan irabazitako lehenengo dominea da.

Orain arte Basque Teamek eta Euskadiko Atletismo Federazinoak bultzatutako bikaintasun proiektuko kide izan danak etxean aurkeztu dau pista estaliko bere bigarren Europako txapelketa absolutuan irabazitak dominea. Bilbon kokatutako Euskadiko Artxibo Historikoan egindako prentsaurrekoan izandako aurkezpenean, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Olatz Legarza Basque Team Fundazinoko koordinatzaileak, Euskadiko Atletismo Federazinoko Jose Anderez eta Jesus Rubianesek eta Euskal Federazinoen Batasuneko presidente Angel Gurrutxagagaz batera.
Orain urte bi Istanbuleko Europako Txapelketan 4x400 metroko erreleboan laugarren izan ondoren, Sopelako esprinterrak ranking bidez irabazi eban bere postua, Apeldoornen (Herbehereak) lehen aldiz bakarka lehiatzeko. Helburua finalerdietara pasetea zan 400 metroetan eta ahalik eta azkarren korrika egitea erreleboan egoteko.
Nederlandiako lurretan egindako lana bikaina izan da, 400 metroetan egindakoaribigarren metal preziatuena gehitu baijako taldekako proban.
4x400eko gizonezkoen erreleboak zidarrezko dominea irabazi eban pista estaliko Europako txapelketan, Estaduko errekorra hausita. Urrea Herbehereentzat izan zan, publikoaren berotasunaren aurrean, eta brontzea Belgikak irabazi eban, Espainiaren denpora beragaz, 3:05.18.
Markel Fernandez, Manuel Guijarro, Oscar Husillos eta Bernat Erta laukoteak segundo bat baino gehiago bajau eban aurreko Espainiako markea, eta Herbehereetatik 23 ehunenera geratu zan.
Markel Fernandezek ekin eutson lasterketeari 1. kaletik, eta, beraz, ez eban erreferentziarik izan lehen posturako; 200 metrokora laugarren heldu zan, Manuel Guijarrori lekukoa emon eutson toki berean. Azken horrek bere indarra erakutsi zuen, Oscar Husillos laugarren postuan itxi aurretik.
Ordurako nederlandarrak nagusi ziran baina gainerako postuak erabagiteko lehia bizia egoan. Husillosek bizkortzeko eta podiumeko postuetan jarteko aprobetxau eban, belgikarren atzetik kokatuz. Holan itxi eutson lasterketea Bernat Ertari. Gizonak upealako lana egin eban, britainiarrak dominea kentzea eragotziz, eta finish argazkiagaz baieztatu zan bigarren postua segurtatuz.
Astegoien honetakoa lehenengo metala da Sopelako atletarentzat maila honetako lehiaketa absolutu batean. 22 urteko gaztea oso pozik dago Europako Indoor Txapelketan egindako lanagaz, izan be, 46.19ko denporeagaz, Euskadiko errekorra hausiz, eta Klein Ikkink bertako idoloa gainditzeko kapa izan zan, finalerdietara heldu baitzan 400 metrokoan. Txapelketa honetako beste helburuetako bat bete eban, izan be, Markelek lasterketa bikaina egin eta bigarren izan zan Maksymilian Szwed poloniarraren atzetik (45.69). Zoritxarrez, egun horretan bertan, finaletik kanpo geratu zan serie gorabeheratsu baten ondoren.
Gorka Iturriagak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, gure kirolariek Euskadiren ordezkari lez Munduan egiten dabenn lana azpimarratu dau: kirola, eta batez be goi mailako kirola, elementu indartsua da gure herriaren nazinoartekotzerako, eta horregaitik da hain garrantzitsua gure kirolariek egiten daben lana. Oso harro sentiduten gara.
Bestalde, Olatz Legarza Basque Team koordinatzaileak Fundazinoak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzeak kirolari guztiei emoten deutsen laguntzea azpimarratu nahi izan dau: kirolarien bizitzan presente egotea eta zerbitzu integrala eskaini ahal izatea oinarrizkoa da beren kirol-ibilbidea goi mailan jarduteko. Talentua babesteko eta atxikitzeko, kirolariak jagotea oinarrizkoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!