Markel Fernandezek zidarrezko dominea irabazi dau
2025-03-10 09:50 KirolaApaldoorneko Europako Indoor Txapelketako 4x400 metrokoan.

Markel Fernandez, Basque Teamek eta Euskadiko Atletismo Federazinoak bultzatutako bikaintasun proiektuko kidea, estalitako pistan haren bigarren Europako txapelketa absolutuan lehiatu da, ilusinoz eta konbenziduta.
Istanbuleko Europako Txapelketan 4x400 metroko proban laugarren izan ondoren, Sopelako esprinterrak ranking bidez irabazi eban bere postua, Apeldoornen (Herbehereak) lehen aldiz bakarka ibilteko.
Nederlandiako lurretan egindako lana parebakoa izan da, 400 metroetan egindako lan bikainari bigarren metal preziaduena gehitu baijako taldekako proban, Estaduko errekorra hausiz. Urrea Herbeheetara joan da eta brontzea Belgikak irabazi dau, Espainiaren denpora beragaz (3:05.18).
Markel Fernandezek, Manuel Guijarrok, Oscar Husillosek eta Bernat Ertak osotzen daben laukoteak segundo bat baino gehiago jatsi dau aurreko Espainiako markea.
Lehen metala da Sopelako atletarentzat maila horretako lehiaketa absolutu batean. 22 urteko gazteak oso pozik egon behar dau Europako Indoor Txapelketan egindako lanagaz, izan be, 46.19ko denporeagaz, Euskadiko errekorra hausi eban. Bigarren izan zan bakarkako sailkapen proban Maksymilian Szwed poloniarraren atzetik (45.69). Zoritxarrez, egun horretan bertan, finaletik kanpo gerau zan serie gorabeheratsu baten ondoren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!