Borja Cobeagaren 'Los aitas' filmak Malagan izango dau mundu mailako estreinaldia
2025-03-06 10:25 ZinemeaMartiaren 18an izango da.

Borja Cobeaga.
Quim Gutierrez, Juan Diego Botto, Iñaki Ardanaz eta Mikel Losada dira road movie honetako protagonistak, 80ko hamarkadako aitatasunari buruzko komedia ikutuagaz.
Martiaren 21ean estreinauko da zinema-aretoetan, banaketaz Bteam Pictures arduratuko. Borja Cobeagak zuzenduta (Pagafantas, 8 apellidos vascos, No me gusta conducir), 80ko hamarkadearen amaieran Bilbon girotutako road movie bat da eta guraso talde batek bere alabei lagundu beharko deutse gimnastika erritmikoko txapelketa batera, Berlinen.
Quim Gutiérrez (El cuerpo en llamas, Amor de madre, Primos), Juan Diego Botto (En los márgenes, No me gusta conducir) eta Ramón Barea (Cinco lobitos, García y García) dira filmeko protagonistak. Sofía Otero, Irati Goitia Arraibi, Mara Garcés Renedo, Vera López Monreal, Irati García Pérez gazteek eta Aitor Sanz aktoreak parte hartzen dabe filman. Aurrekoakaz batera honako honeek izango dira: Iñaki Ardanaz (Ane, Ana de día), Mikel Losada (Ane, García y García) eta Laura Weissmahr (Goya saria irabazi eban Salve Maria filman egindako lanagaitik).
Los aitas Inicia Films, BTeam Prods eta Sayaka Produccionesen produkzinoa da, Belgikako UMEDIA enpreseagaz koprodukzinoan eta ICEC, Movistar+, RTVE, EITB, TV3, ICAA eta Eusko Jaurlaritzearen babesagaz.
Cobeagak gidoia Valentina Visogaz (La Voluntaria, Uno para todos) batera idatzi dau gidoia eta proiekturako idearen jatorriaz eta horri buruzko gakoez berba egin deusku: 1989an, -Los aitas- girotuta dagoan urtean, 12 urte nituen. Filmeko neska protagonistek edade hori bera dabe. Aita naz eta hau da aitatasunari buruz idazten dodan lehenengo gidoia, baina konturatu naz istorioa batez be seme edo alabea izateari buruzkoa dala. Aitatasun ereduak nire aitaren belaunaldiaren eta nire belaunaldiaren artean izan eban aldaketeari buruzkoa. Komedia samur baten bidez kontetan da istorioa. Los aitas hunkitzea eta barrea eragitea helburu dauen errepideko filma da. Inoiz ez dt hain film koralik egin, eta horixe da proiektuaren erronketako bat. Modu horretara aktore askoga egiten dot lan, eta hori abantailea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!