Kulturako ameseta txar handienak izango dira Bilbon

Bizkaie! 2025-03-05 09:20   Kirola

Enric Gonzalez, Carles Sans, Roberto Moso...

Athletic Club Fundazinoko Letrak eta Futbola kultur jaialdiaren XVI. edizinoa San Mameseko Geuria! kirol-tabernan egingo da martiaren 17tik 21era. Futbola eta literaturea, musikea, umorea, ilustrazinoa eta publizidadeagaz zerikusia daben hainbat gairi buruz berba egingo dabenn lehen mailako protagonistaka bost eguneko topaketa kulturalak izango dira. Parte-hartzaile izango dira Enric Gonzalez, Javier Aznar, Roberto Moso, Gari, Lore Nekane Billelabeitia, Zuhaitz Gurrutxaga, Carles Sans, Lucia Taboada, Jorge Valdano Saenz, Campamento Kryptoneko podcasterrak, Antonio Pacheco, Lawerta eta Manuel Marsol, 2025eko Letrak eta Futbola kartelaren ilustratzailea.

Horrezaz gan, aurtengo programazinoan Get Shirty dokumentala proiektauko dabe, Admiral markako futboleko kamiseta-kopia industriaren jatorriari buruzkoa.

Azken batean, jaialdia Athletic Cluben zigilu sozial nahastezinagaz, Kultura ardatzaren barruan kokatua, Komunidadeagaz eta Inklusinoagaz batera, Fundazinoaren hiru lan-esparruak baitira.

Informazino gehiago nahi izanez gero, Letrak eta Futbola webguneak aurtengoaren eta aurreko edizinoetako zehetasun guztiak batzen ditu. Webguneak Athletic Club Fundazinoak jorratutako beste jarduera kultural batzuen barri emoten dau, besteak beste, liburuak doban argitaratzea eta deskargetea (aurten, Makatza Andoni Egañak idatzia eta Iribarren umezaroari buruzkoa) edo IrakurLE-ON(A) irakurzaletasuna sustatzeko kanpainea.

Beti bezala, Geuria!-ra sartzea doakoa da, baina aurretik bide digitalen bidez erreserbatu behar da. Hona hemen programa osoa:

- Astelehena 17, iluntzeko 19:00retan: Javier Aznar eta Enric Gonzalezen arteko elkarrizketea.

Enric Gonzalez (Bartzelona, 1959) idazle eta kazetaria Letrak eta Futbola jaialdiko aspaldiko ezaguna da. Futbolaz dauen ikuspegi guztiz interesgarriak gaur egungo gizarterako oinarrizko gaiez berba egiteko aukerea emoten deutso beti: ustelkeria, indarkeria, negozioa, hipokrisia... Haren eretxiz: bizitzaren antzerkia. Oraingoan, Javier Aznarrekin (Santander, 1985) konpartiduko dau agertokia, Hotel Jorge Juan podcast arrakastatsuagaotik ezaguna dan hizlari bikaina.

- Martitzena 18, 19:00: Musika, futbola eta identitateak, Roberto Moso, Gari, Lore Nekane Billelabeitia eta Zuhaitz Gurrutxagagaz.

Euskal rockaren historia ezin da azaldu jaialdiaren bigarren egunean izango ditugun konbidadu bi falta badira. Alde batetik, Gari, Hertzainak taldeko abeslaria eta 1995etik bakarkako ibilbide bikaina dauen musikaria. Bestetik, Roberto Moso, Zarama taldearen sortzailea. Musikari, futbolari eta nortasunei buruzko alkarrizketa honetan, Lore Nekane Billelabeitia (Mungia, 1994) bajistea, teklista eta Belako taldeko ahotsetako bat eta Letrak eta Futbola arloan aspaldiko ezaguna dan Zuhaitz Gurrutxaga izango dira lagun.

Eguaztena 19, 19:00: Futbola eta umorea, Lucia Taboada, Carles Sans eta Jorge Valdano Saenzegaz.

Letrak eta Futbola hausnarketaz hausnarketa beti umoreari lekua egiten deutson jaialdia da. Edizino honek upealako hirukotea batu dau: Carles Sans (Bartzelona, 1955), Tricicle mitiko eta bikainen kide sortzailea; Lucia Taboada (Vigo, 1986), kazetaria, telebistako aurkezlea eta Pantomima Fullen gidoi batzuen egilea; eta Jorge Valdano Saenz, hamarkada bi baino gehiagoko ibilbide profesionala dauen gidoilaria eta Pollos sin cabeza futbol komediaren egilea.

Eguena 20, 19:00: Krypton kanpamentua. Futbol mal: piscinazos de la cultura pop, Jota Lynnot, Jose Viruete, MAT eta Barsen Sanchezegaz.

2020ko Letrak eta futbola edizinoak Krypton Kanpamentuak sortutako podcast berezia izan eban Herri-kultura eta futbola izenburupean. Orain, Jota Lynnot, Jose Viruete, MAT eta Barsen Sanchez jaialdira bueltauko dira, umorez, informazinoz, bitxikeriaz eta pasadizoz betetako monografikoak zuzenean egiteko.

Barikua 21, arratsaldeko 18:00: Get Shirty dokumentalaren proiekzinoa.

Andy Wellsek zuzendutako 2016ko britainiar dokumental honek Midlands etxeko barruko erropa enpresa txiki batek futbola betiko zelan aldatu eban kontetan deusku.

Barikua 21, 19:00: Futbola irudi gisa: publizitatea, ilustrazioa eta artea, Antonio Pacheco, Lawerta eta Manuel Marsolegaz.

2021ean, Fundazinoak pandemian zehar atondutako Thinking dalakoaren edizino bereziaren barruan, futbolari eta publizidadeari eskainitako saio berezia eskaini eben eta jentea gustora geratu zan. Lau urte aurreragoo, 2025eko Letrak eta Futbola ekimenak edizino haren lekukoa hartu eta publizidadean –Antonio Pacheco–, ilustrazinoan eta artean –Lawerta eta Manuel Marsol– adituak diran hirukotea batu dau, futbola irudi lez hartuta barriketaldi ederra eskaintzeko.

Sarrerak

Erosi sarrerak hemen.

Babesleak

Letrak eta Futbola Athletic Club Fundazinoak atondutako kultur jaialdia da eta Melia, Grupo Radimer eta Kirol Ministerioaren babesa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu