'Cuadro Negro' filmak irabazi dau Punto de Vistako Sari Nagusia
2025-03-04 08:00 ZinemeaHorreezaz gan, gazteek hautatutako film onenaren saria jaso dabe.

Argazkian: Jose Luis Sepulveda eta Carolina Adriazola (Cuadro Negro).
19. Punto de Vista jaialdiaren nazinoarteko epaimahaikideak Cyril Neyrat, Boris Nelepo eta Monica Rovira izan dira. Sail Ofizialeko obra guztiak ikusi ostean, ondoko sari honeek emotea erabagi dabe:
Sari ofizialak
- Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): Cuadro Negro (Jose Luis Sepulveda eta Carolina Adriazola).
- Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro): La limace et l’escargot (Anne Benhaïem).
- Film labur onenaren saria (3.000 euro, EITBk babestuta): Writing poems at the end of the world (Wonwoo Kim).
Sari bereziak
- Publikoak hautatutako film onenaren sari berezia (1.650 euro): Cambium (Marina Lameiro eta Maddi Barber).
- Gazteek hautatutako film onenaren saria (1.500 euro, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzinoagaz): Cuadro Negro (Jose Luis Sepulveda eta Carolina Adriazola).
Aipamen bereziak
- Epaimahaiaren aitamen berezia: La prunelle rouge (Pierre Louapre) .
- Epaimahaiaren aitamen berezia: A (Ramon Balcells).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!