Martiaren 6an, Donostian hasiko da Laburbira

Bizkaie! 2025-03-04 08:00   Zinemea

Ondoren, Euskal Herriko 50 herritara helduko da.

'Hor konpon' (Jone Arriola). | Ikusi handiago | Argazki originala

Martiaren 6an Donostiako San Telmo Museoan egingo dan aurrestreinaldiagaz ekingo deutso ibilbideari 2025eko Laburbirak, euskeraz sortu eta produzidutako film laburren zirkuituak. Aurrestreinaldia Primeran plataformeak eta Taupa mobimenduak atondu dabe alkarlanean, San Telmo Museoaren laguntzinoagaz.

Ondoren eta apirilaren 11ra arte, Euskal Herri osoko 50 herritan ikusi ahal izango da aurtongo bildumea. Egutegi osoa Laburbiraren webgunean dago ikusgai.

Aurtongo edizinora 35 lan aurkeztu eta horreetatik 8 film hautatu dira herriz herri erakusteko. Guztira, 97 minututako film-labur bilduma ikusgarria osotu da ikusleei ahalik eta ikuskizun aberasgarriena eskaintzeko. Danetariko lanak dagoz, eduki zein estiloz, horreetako asko hainbat zine jaialditan saritutakoak.

Ondokoak dira, hurranez hurran, aurtongo edizinoan ikusgai izango diran film laburrak:

  • Propopagnosia (Ekain Martinez).
  • Plazer bat (Sonia Estévez).
  • Betiko gaua (Eneko Sagardoy).
  • Europa (Ekain Irigoien).
  • Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena).
  • Hor konpon (Jone Arriola).
  • Goodbay Kepler (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño eta Iraia Yarto).
  • Utlandsk (Alba Lozano).

Helburu nagusi bi ditu Laburbirak: batetik, euskal zinemagintzea hauspotzea, zinemagileen lanak erakusteko aukerea emonez; eta, bestetik, herritarrei euskeraz sortutako film laburrak ezagutarazotea.

20 urteotan bide arrakastatsua egin dau egitasmoak: euskal zinemagintzearen erakusleiho erreferentziala bihurtu da eta zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen dauen neurrian, industria osoaren biztugarri moduan be eregiten dau.

Kontuak kontu, Donostiako San Telmo Museoan martiaren 6an egingo dan aurrestreinaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu