'Anora' nagusi Oscar sarietan
2025-03-03 07:45 ZinemeaSean Bakeren filmak bost Oscar irabazi ditu.

Anora izan da irabazle nagusia, AEBetako behargin sexual bati buruzko filma; aitatu behargin sexuala errusiar oligarka baten semeagaz ezkontzen da eta gorabehera horreek guztiak jorratzen ditue. Sei izentapen zituan eta bost eroan ditu: film onena, zuzendaritza onena (Sean Baker), emakume aktore onena (Mikey Madison) gidoi onena eta muntaketa onena.
The Brutalist filmak hiri irabazi ditu: gizonezko aktore onena (Adrien Brody), argazkilaritza onena eta soinu-bada onena.
Emilia Pérezek 13 izentapen zituan baina bi irabazi ditu.
Cónclave filamak gidoi egokitu onenaren saria eroan dau.
Faboritoa Demi Moore bazan be, Mikey Madisonek emakume aktore onenaren saria irabazi dau eta saria jaso osteako berbaldian behargin sexualei eskaini deutse saria, filmaketa lanotan hareengandik ikasi dauelako gehien.
Nazinoarteko film onenaren saria Aún no estoy aquí brasildarrak irabazi dau.
Basel Adra palestinarraren eta Yuval Abraham israeldarraren No Other Landek dokumentalik onenaren saria irabazi dau, Adraren bizilekuan 2019tik 2023ra bitarteko gorabeherak jorratzen dituanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!