31. Fant–Bilboko Zinemaldi Fantastikoak aurtongo irudia aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-02-05 12:28   Zinemea

La matanza de Texas filmaren personaia ikonikoa dau protagonista.

Bilboko Udalak atondutako Fant–Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 2tik 10era arte izango da. Irudi bezela, Leatherface ikonikoa izango dau, Tobe Hooperek zuzendutako La matanza de Texas filmeko personaia hain zuzen be.

Zinemaldiak bersino bi aurkeztu ditu kartela iragarteko. Bata publiko orokorrari zuzenduta dago, zinema atrezzoan eta efektu berezietan aditua dan Trick or Treat Studiosek egindako filmako maskara bildurgarriaren erreplika bategaz. Publiko espezializatuarentzat, Jaialdiak Leatherface osoa aurketu dau, motozerra ikonikoa barruan dagoala.

Tobe Hooper zuzendariaren eta Gunnar Hansen protagonista dauen La matanza de Texas 1974an estreinau ebenetik, kultuko filma bihurtu da, bildurrezko zineman mugarri eta slasher azpigeneroaren aitzindaria izanik.

Kartela inspiretan dauen filma apirilaren 10ean ikusi ahal izango da, 19:30ean, Golem-Alhondiga zinema-aretoetan. Proiekzino zinematografikoa PreFant zikloaren barruan dago. Sartzea doban izango da, baina aldez aurretik sarrerea leihatilan jaso beharko da, proiekzinoaren egunean bertan, 16:30etik aurrera.

Daniel forever filmaren aurrestreinaldia

Fantek PreFant zikloa edegiko dau datorren zezeilaren 12an, eguaztenean, Daniela Forever film luzearen aurrestreinaldiagaz, Nacho Vigalondo zuzendari kantabriarraren azken lana. Filma 19:30ean emongo da Golem Alhondiga zinema-aretoetan. 

Sitges Film Festivalen premiere europarra izan eban eta mundo osoan Torontoko Zinemaldian estreinau zan. Daniela Forever filmak Nicolasen istorioa kontetan dau; biziteak ez dau merezidu Daniela neska-lagunaren galereagaz. Egun batean, haren amesak kontroletako aukerea emongo deutson entsegu kliniko batean parte hartzera gonbidaduten dabe. Orain, Nicolasek Danielagaz ames egin leike gauero eta hartu-emonei ekin, inoiz baino idilikoagoa. Amesetan bada be.

Nacho Vigalondok 2007an zuzendu eban haren lehen film luzea, Cronocrímenes. Goya sarietan Zuzendaritza Barri Onenaren sarirako izentau eben. Horrezaz gan, Oscarretarako izentapena be jaso eban, 2004an, 7:35 de la mañana film laburragaz. Azken urteetan lan ugari idatzi eta zuzendu ditu, esaterako Extraterrestre (2011), Open Windows (2014) eta Colossal (2016). Horreekaz nazinoarteko hainbat sari irabazi zituan, besteak beste, Fantastic Festeko Film Onena. Ganera, Nuestra bandera significa muerte telesail estadubatuarraren hainbat pasarte zuzendu ditu, baita beste lan batzuk be, Justo antes de Cristo (2019), El vecino (2019) edo Pooka (Into de dark)(2020).

Kontuak kontu, Nacho Vigalondo Bilbon izango da zezeilaren 12an haren azken filma aurkezteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu