Alba Lozanoren 'Utländsk' film laburrak irabazi dau Huhezizema Saria

Bizkaie! 2025-01-27 09:13   Zinemea

Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa graduko ikasleek atondutako jaialdia da.

Urtarrilaren 24an egin eben Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizinoko sari banaketa ekitaldia, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Lan finalisten proiekzinoaren ondoren, 19:30ean hasi zan sari banaketea, Ana Goitia aurkezlearen gidaritzapean. Ekitaldian egon ziran, besteak beste, ondoko erakundeetako ordezkariak: Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea, Aretxabaletako Udala, Danobat Group, Ausolan, Mundukide eta HAZI.

Maialen Torresek, jaialdiko koordinatzaileak, adierazo ebanez: eskerrak emon nahi deutsegu lehiaketara aurkeztu diran egile guztiei, baita euren laguntzinoa emon deuskuen babeslei be, horreek guztiak barik Huhezinema aurrera eroatea ez zalako posible izango.

Jaialdian zehar, euskal zinemako arpegi ezagun ugari izan dira, horreen artean, Zorion Eguileor, El Hoyo filmeko aktorea (baita jaialdira aurkeztu dan 29 de Febrero filmeko aktorea be).

Irabazleak

- Sail ofiziala:

  • Huhezinema Saria (650€): Utländsk, Alba Lozano. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra be jaso dau.
  • Ikusleen Saria (Zezilionea jatetxean persona bientzako afaria): 29 de Febrero, Diego Fandos.

- Bideoklip saila:

  • Bideoklip onenaren Saria (300€): Niña Soñando (Verde Prato), Maria Muriedas. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra be jaso dau.
  • Ikusleen saria (Zugatz etxeetako gurdi zingaroetan gau bat): Euripean (The Clayton), Asier Elgezua eta Mikel Cubillo.

- Ikusleen saila:

  • Ikasleen filmik onena (300€): Patrimonio, Aitor Abio. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazarita eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra be jaso dau.
  • MU Saria (200€): Erlojuaren Orratzak, Markel Azpeitia. Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritza eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra be jaso dau.
  • Ikusleen Saria (Yako Surf eskolan bost personentzako ikastaro bat): Lotura Debekatuak, Nahia Cisneros.

- Sari bereziak:

  • Berria Saria (350€): Hor Konpon, Jone Arriola. 6 hilebeteko dobako harpidetzea, Berria produktuak eta Eusko Jaurlaritzako elikadura, landa garapen, nekazaritea eta arrantza sailaren HAZI enpresa publikoak eskainitako euskal produktuen otarra be jaso dau.
  • Mundukide Saria: Esleitu barik gerau da.
  • HAZI Saria: Esleitu barik gerau da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu