Nagore Aranburuk irabazi dau telesailaren emakumezko onenaren saria

Bizkaie! 2025-01-27 07:45   Zinemea

Feroz Sarietan emon deutse autortzea.

Aurtongo Feroz sarietan komedia eta dramea izan dira nagusi. Sari gehien irabazi dituen lanen artean ondoko biak dagoz, Casa en llamas (komediako film onena, aktore protagonista eta filmeko gidoia) eta Querer telesaila (telesail dramatiko, aktore protagonista eta serieko gidoi onena) dagoz. Pazo da Cultura de Pontevedran izan da galea.

Feroz Sarien 12. edizinoan, proiektuen gaien aniztasuna, emakumearen aldeko aldarrikapenak eta estaduko ikus-entzunezko industriaren aldeko kritikak izan dira nagusi.

Horreezaz gan, Pedro Almodovar zinemagileak zuzendaritza onenaren Feroz saria jaso dau La habitación de al lado filmarengaitik.

Irabazleen zerrendea

  • Film dramatiko onena: Salve María.
  • Komedia film onena: Casa en llamas.
  • Zuzendaritza onena: Pedro Almodovar.
  • Telesail dramatiko onena: Querer.
  • Komedia telesail onena: Celeste.
  • Film bateko emakumezko aktore protagonista onena: Emma Vilarasau.
  • Film bateko gizonezko aktore protagonista onena: Eduard Fernández.
  • Film bateko antzeztaldeko emakumezko aktore onena: Clara Segura.
  • Film bateko antzeztaldeko gizonezko aktore onena: Óscar de la Fuente.
  • Telesail bateko emakumezko aktore protagonista onena: Nagore Aranburu.
  • Telesail bateko gizonezko aktore protagonista onena: Oriol Pla.
  • Telesail bateko antzeztaldeko emakumezko aktore onena: Nora Navas.
  • Telesail bateko antzeztaldeko gizonezko aktorerik onena: Pol López.
  • Film bateko gidoi onenaren Feroz saria: Eduard Sola.
  • Feroz saria serie bateko gidoi onenari: Alauda Ruiz de Azúa, Eduard Sola, Júlia de Paz
  • Jatorrizko musikarik onena: Alberto Iglesias.
  • Trailer onena: Miguel Ángel Trudu.
  • Kartel onena: Octavio Terol eta Lluís Tudela.
  • Feroz Arrebato ez-fikzinoko saria: The Human Hibernation.
  • Feroz Arrebato de fikzino saria: Polvo serán.
  • Ohorezko Feroz Audi saria: Jaime Chavarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu