'Urte barri on! lagunok, espero dot 2025a urte bikaina izatea danontzat'

Bizkaie! 2025-01-02 07:56   Kirola

Nire urte-hasierea ez da aurreikusita nebana, baina pozik nago dana ondo doalako.

Alex osatzen dago, apendizitisaren larrialdiko ebakuntzea egin ostean Katmandun. Apendizitis ebakuntzea ondo eta arriskutik kanpo dago daborduko. Nahiz eta bilakaerea ona izan, espezialistek deskantsetea gomendau deutse oraingoz baina Alex Txikon hasi da oinez be eta dabilen harriari ez jako goroldiorik egiten...

Bidebatez, arratiarrak ondokoa esan dau: Urte barri on! lagunok, espero dot 2025a urte bikaina izatea danontzat. Nire urte-hasierea ez da aurreikusita nebana, baina pozik nago dana ondo doalako.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu