Alex Txikonek Annapurna itxi dau peritonitis baten ondorioz

Bizkaie! 2024-12-30 07:50   Kirola

Orain, indarbarritu eta hurrengo urratsak balorau behar dira, adierazo dau.

Alex Txikoni larrialdiko ebakuntza egin eutsen Katmandun apendizitisak jota, halanda ze, Annapurna itxi behar izan dau. Mendizale bizkaitarrak sare sozialetan adierazo dauanez, dana ondo joan da.

Txikon Annapurnarako neguko igoera prestetan egoanean (8.091 metro), ondoezik sentidu zan. Sabelaldeko mina gero eta handiagoa zan baina azkenean peritonitisa izan da.

Komunikazino taldeak ondokoa adierazo dau: Miloeka esker jasotako mezu guztiengaitik, eskerrik asko bihotzez. Egun gatxak hemen Katmandun. Ondoez handia emoten ebana apendizitis larria izan da azkenean eta ebakuntzea egin behar izan deutse. Ondo nago, ahalik eta lasterren ondo egoteko esperantzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu