Patri Urkizu hil da
2024-12-19 08:00 Euskerea berbagaiIdazlea, ikerlaria eta euskaltzain urgazlea izan zan.
Patri Urkizu idazle, ikerlari, irakasle eta euskaltzain urgazlea zendu da, 78 urte zituala.
Lezon (Gipuzkoa) jaio zan, 1946ko irailaren 2an. Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibersidadea), Urrutiko Hezkuntzarako Unibersidade Nazinonaleko (UNED) irakasle izatetik erretiroa hartuta egoan. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura sailburu ohia izan zan eta Euskaltzaindiak urgazle izentau eban 1991ko urtarrilaren 31n.
Euskaltzaindiaren batzorde ugaritan egin eban lan: Hiztegigintza (1987-1989), Lexiko Ebazpenen Finkapena (1989-1995), Literatura Ikerketa (1991-2017) eta Euskal Literatura Antologia egitasmoa (2018-2021).
Urkizuk lan itzela egin eban bertsolaritzea eta antzerkigintzea ikertzen eta alor horreetako saiakera-liburu ugari argitarau zituan, esaterako; Euskal Antzertia, Zuberoako irri-teatroa eta Balada zaharrez. Poesian be jardun eban (Dorrejilko kanta, Zeren azken finean), baita narrazinoan be (Sekulorun sekulotan, Zoazte hemendik!, Suaren froga...).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!