Bizkaiko Foru Aldundiak 20 kirol federazino autortu ditu

Bizkaie! 2024-12-17 13:05   Kirola

Bardintasun planak ezartzeagaitik.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Kirol Federazinoagaz batera, Kirol Etxean egindako ekitaldian lurraldeko 20 kirol federazinoen bardintasun planak autortu ditu: neguko kirolak, hipikea, karatea, ugerketea, triatloia, surfa, gimnasia, eskubaloia, pelotea, taekwondoa, arrantza, golfea, burrukea eta sanboa, aireko kirolak, halterofilia, tiro olinpikoa, herri kirolak, ehizea, judoa eta lotutako kirolak.

Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kulturea eta Kirol Saileko foru diputaduak nabarmendu dauenez, aukera parebakoa da kirola, gaur inoiz baino gehiago, gizartea eraldatzeko palanka handi bat izateko. Gutako bakotxak gizartea aldatzeko eragile izateko ahalmena dauka.

Helburua da, epe laburrean, Bizkaiko Kirol Federazino gehienek Bardintasun Plana izatea. Aitatutakoez gan, igaz martxan jarritako bardintasun-planak ezartzeko prozesuaren jarraipena egiteko programea be egin da.

Arrizabalaga foru diputaduak bere esker ona adierazo deutse federazinoei izan daben inplikazinoagaitik: kirolean dozuen dedikazinoa islatzen dau, baita zuen eta erakundean parte hartzen daben persona guztien konpromisoa be.

Bizkaiko Foru Aldundiko kirol taldeak Emaki Foroan (Emakumea eta Kirola) 2022-2023 egin zan eta Bizkaiko emakume kirolariek Bizkaiko kirol federatuan benetako bardintasuna lortzeko egin behar diran jarduera-arlo nagusiak ezarri zituen.

BFAk lanean jarraitzen dau emakumeek kirol-diziplina guztietan parte hartu deien, aukera-bardintasuna bermatuz eta kirolean errespetuzko kulturea sustatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu