Udalak plakea emon deutso Felix Huarteri
2024-12-17 08:22 KirolaBilboko Kirol Klub eta Entidadeen Topaketearen VII. edizinoan.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko zinegotziaren laguntzinoagaz, La Casilla pabilioian izan da, Bilboko Kirol Klub eta Entidadeen Topaketearen VII. edizinoan. 500 kirolari eta 100 entidade baino gehiago batu dira.
Urteroko hitzordua, Gabonetako klasiko bat da udalaren kirol-agendan. Helburu nagusia da Bilboko kirol-klub eta entidadeen sarearen lana autortzea, herritarren artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzen ditualako.
Aurton, Udalak plakea emon deutso Felix Huarteri, Basurtuko Kirol Alkarteko presidente bezela 40 urte baino gehiagoan egindako lana eskertzeko. Felix Huarte Bilboko oinarrizko futbolaren erreferentea da eta auzoaren konpromiso, dedikazino eta dinamizazinoaren adibide, kirol alkartearen bitartez.
Horrezaz gan, Garazi Sanchezek, Estaduko zirkuituko surflari onenetako bat, 2017ko Europako zirkuituko txapeldunordea eta Basque Teameko kidea, haren historia partekatu dau. Garazik lesio larria izan eban 2019an, Hossegorren (Frantzian) surf egiten egoala, baina horrek ez eutson hondartzetara bueltetea eragotzi, hobetzeko ahaleginari, konpromisoari eta sendotasunari esker.
Bilboko Udalak kirolaren eta bilbotar kirolarien alde egin dau, 690.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzinoak bideratuz Bilboko kirol-klub eta entidadeei eta kirolari indibidualei. Dirulaguntzinoen deialdiak, lau programatan banatuta dagoz eta ondoko helburu honeek ditu: federazinoen zeregin soziala jorratzea, herritar guztien parte-hartzea ahalbidetuko daben kirol-ekitaldien atonketea bultzatzea, banakako kirolarien ibilbide profesionalean laguntzea eta Bilboko umeei zuzendutako kirol-jarduerak sustatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!