Lourdes Auzmendi Aierbe izango da UZEIko burua aurrerantzean

Bizkaie! 2024-12-16 12:38   Euskerea berbagai

Jon Etxaberen lekukoa hartuko dau.

Abenduaren 12an, UZEIko Batzar Nagusiak aho batez izentau eban Lourdes Auzmendi Aierbe alkarteko buru barria.

Lourdes Auzmendik itzulpengintzan eta interprete-lanetan garatu dau ibilbide profesional osoa eta, horri esker, bai UZEI eta bai erakunde horren lana eta ekarpena ondo ezagutzeko aukerea izan dau.

1987an, EIZIEren (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkartea) sortzaileetako bat izan zan, baita alkarte horretako burua be. 2001etik 2017ra bitartean, Euskal Herriko Unibersidadean irakasle ibili zan itzulpengintzako ikasketetan.

Eusko Jaurlaritzeak Euskerea Sustatzeko zuzendari izentau eban 2009an eta aurrerago Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako sailburuorde.

Hemendik aurrera alkarregaz egingo dogun ibilbidea be berea bezain oparoa izatea espero dogu. Ondo etorri, Lourdes!, adierazo dabe alkartekoek.

Jon Etxaberen lekukoa hartuko dau

Orain arte UZEIko buru Jon Etxabe izan da. Azken 20 urteotan, erabateko prestutasuna eta inplikazinoa erakusteaz gan, sinergia eta lan-ildo barritzaileak indartzeko ahalegin etenbakoa egin dau: gure esker ona adierazo nahi deutsagu bihotzez. Mila esker, Jon!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu