Sari banaketea, 'Non Stop' saioak eta ikuskizun ugari atondu ditue astebururako
2024-12-13 09:26 ZinemeaMendi Film Jaialdiaren azkenengo egunak, Euskalduna Bilbaon.
17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Zinemaldia azken egunetan sartuko da Euskalduna Bilbaon, gaurtik, hilaren 13ra, domekara.
Sariak emoteko ekitaldia domekan izango da, arratsaldeko 17:00etako Non Stop saioan.
Michael Dillon, Joni Cooper, Toon Hezemans, Oscar Gogorza eta Haizea Huegun ibili dira epaimahaikide lanetan. Horreen erabakia, Sail Ofizialeko palmaresaren ebazpena, zapatu gaueko 20:00etan publikauko dabe. Iñigo Aristegui eskultoreak landutako Eguzkilore eta Txalaparta garaikurrez batera, 24.800 euro banatuko dira saritan.
Ganera, egitarau oparoa dakar Mendi Filmeko azken astegoienak:
- Gau Magikoa [aurtongo barrikuntzea]: umeei eta familiei zuendutako zine-saio antzeztua, Les Bobé Bobé konpainiaren eskutik.
- Mendi Pro 2024 saioa: Mendiko zinemearen industriari begira eginiko aurkezpen eta hitzaldiak. Parte-hartzaileen artean: Filmin plataformako sortzaile Jaume Ripoll, Jina Lee Coreako Ulsan-Ulju jaialdiko arduraduna, Joni Cooper Californiako DocLands jaialdiko arduraduna eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria eta IAMF presidentea.
- Mendi Talk: Thomas Huber eta Karlos Aretxabaletaren liburu aurkezpenak.
- Workshop: Mendiko pinturea eta krokis tailer experimentala Eli Azurmendi eta Chema Agustinen eskutik.
- Beka 2024: Peligro No Asomarse pelikulearen estreinaldia.
- Sei pelikulen emonaldia Sail Ofizialean.
- Hiru filmen proiekzinoak Zabalandi Sailean.
- Non Stop saioak: domekan pelikula sarituak 12:00etan, 17:00etan eta 19:45ean.
Orain arteko balantzea bikaina da. Lehen asteburuan Euskalduna Bilbaoko aretoagaz pasa zan bezela, astean zehar BBK Aretoa be lepo bete da jentez.
Programazinoa
- Hilak 13:
- 9:00: Mendi Pro 2024: Jaume Ripoll (Filmin). Euskalduna.
- 16:30: Mendi Talk: Karlos Aretxabaleta. Euskalduna. Horrezaz gan, Moving Himalayas filma proiektauko dabe (Zuzendaria: Julio A. Valero).
- 17:30: Hiru Handiak. Zuzendariak: Ander Salsamendi & Aitor Intxaurraga. Protagonistea: Maite Maiora. Euskalduna.
- 19:45: Film bi proiektauko ditue: Glaziarrak agurtzen (Zuzendaria: Iker Larrañaga) eta Big water theory (Zuzendaria: Emile Dominé). Euskalduna.
- Hilak 14:
- 09:00: Workshop. Eli Azurmendi eta Chema Agustin. Euskalduna.
- 12:00: Mendi Talk: Thoma Huber. Euskalduna. Ordu eta leku berean, Gau Magikoa atondu dabe.
- 17:00: Film bi proiektauko ditue: Peligro. No asomarse (Zuzendaria: Dani Cascales) eta Painting the mountains (Zuzendaria: Pierre Cadot). Euskalduna.
- 19:45: Always alive Ashima (Zuzendaria: Kenji Tsukamoto). Euskalduna.
- Hilak 15:
- Non Stop saioak Euskaldunan: 12:00etan, 17:00etan (sari banaketea) eta 19:45ean.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!