172.000 ikusle baino gehiago Donostia Zinemaldian

Bizkaie! 2024-12-13 08:52   Zinemea

Konsultau 72. edizinoko datu guztiak hemen.

172.301 ikusle izan dira 53 herrialdetako 252 obren 676 emonaldietan Donostia Zinemaldiaren 72. edizinoan. 2023an, 158.194 ikusle izan ziran; beraz, % 8,9 igon da ikusle kopurua.

Ondoz ondoko hirugarren urtez, akreditatuen markea hausi dau Zinemaldiak. Igaz, 5.000 personen kopurura heldu zan lehen aldiz eta, aurtongo edizinoan, 5.314 izan dira; igaz baino % 5,8 gehiago. Zifra horren erdia, gitxi gorabehera, Industria arloari jagoke: 2024an, 2.392 akreditau izan zituan, 2010ean baino % 143 gehiago (984 izan ziran orduan). Urte horretan, industriari laguntzeko estrategia barri bat jarri eban martxan.

Azken urteetan, Zinemaldiaren jarraipena egiten daben kazetarien kopuruak be egin dau gora, batik bat nazinoarteko prentseari jagokonez: azken edizinoan, nazinoarteko 202 hedabidetako 226 kazetari izan dira berton, % 27 eta % 17 gehiago, hurranez hurran, 2023aren aldean.

72. edizinoan, Donostia Zinemaldiak ahots barriei emon jaken garrantziaren lekuko izan dira. Batetik, orain dala 50 urte egin zan lehen aldiz Errealizadore Barriak jatorrizko saila. Gaur egun, New Directors eta Nest sailetan zabaltzen da, baita lehen eta bigarren film sail guztietan be: 54 izan ziran (horreetako bost, Sail Ofizialean). Bestetik, Ikusmira Barriak sailaren egonaldiek hamargarren urteurrena bete dabe.

Zinemaldiak eztabaidatzeko eta ideak trukatzeko foro edegia izan nahi dau hemendik aurrera be, zenbait printzipio itxiezin defendiduteari itxi barik. Holan, aurton jarrera sendoa hartu dau Argentinako zinema-industria desegitearen kontra eta adierazpen-askatasunaren alde. Azken hori Albert Serrak zuzendu eta Urrezko Maskorra irabazi dauen Tardes de soledad filmaren ondoriozko zezenketen kontrako protestak zirala-eta. Ganera, arreta mediatiko gitxiagoko alkarrizketa nabarmenak be hartu ditu, esaterako Costa-Gavras zinemagilearen Le dernier souffle filmaren proiekzinoaren ondoren agertu ziran lekukotza espontaneoak, norberaren eta gertueneko izakien heriotzeari ahalik eta kondizino onenetan aurre egiteko ardurea adierazo ebenak.

Zinemaldiaren 2024ko memoria haren webgunean dago eskuragarri gaurtik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu