Estadu eta Euskadi mailako estreinaldi bost, BBK Aretoan
2024-12-11 08:38 ZinemeaSaio bitan emongo ditue proiekzinoak.
Estadu eta Euskadi mailako estreinaldiak, saio bitan emongo ditue 17. BBK Mendi Film. Bilbao - Bizkaia jaialdiaren barruan.
- 17:30: Songs of earth.
- 19:30: Rhythm of water (By shaped by water), La Roche, The ice builders eta Songs of earth.
Bostak BBK Aretoan izango dira. Eskuratu sarrerak hemen.
Rhythm of water (By shaped by water)
Ozeanoaren gainazalean nahiz 3.000 metroko mendi baten gailurrean, ozeanoak besarkatu egiten ditu bizitzak. Beraz, goi-mailako kirolariek euren joko-eremuekaz daben hartu-emonak aztertzen ditu filmak: Zandile Ndhlovu nazinoartean entzute handiko apnea aditua, Jess Hotter free-eski munduko txapelduna eta 11th Hour Racing Team, itsas-bela talde txapelduna, horreek dira protagonista.
Zuzendaria: Dean Leslie.
La Roche
Marc Rochatek munduko slalom eskiatzaile onenen artean lehiatu ahal izateko erronka handiak gainditu behar izan zituan. Horreei aurre egiteko, kemena eta ausardia erakutsi eban. Erresilientzia mentalak eta, batez be, amore ez emoteko gaitasuna garatzeak eroanez arrakastara.
Zuzendaria: Basil Schneeberger.
Bigarren zuzendaria: Nolan Büchi.
The ice builders
Himalaiako mendilerroan, Zanskaren, bertoko biztanleak beti egon dira laborantzarako eta bizitzarako beharrezkoa dan ur kantidadea emoten eben glaziarren menpe. Udabarriko urtzeagaz lortzen dabe ura, baina, baliabide hori murrizten dabil klima-aldaketearen eraginez. Horren kontrako burruka desorekatuan, ladakhitarrak glaziar artifizialak eregiten dabiz.
Zuzendariak: Francesco Clerici eta Tommaso Barbaro.
The last observers
Hiru orduro. Gau eta egun, astean zazpi egunez, urteko egun guztietan. Karinek eta Lennartek 40 urte baino gehiago daroaz maiteminduta. Alkartu ziranean, eskuz funtzionetan eben 200 estazino meteorologiko baino gehiago egoazen Suedian eta milaka mundu osoan. Hiru orduz behin eguraldi-baldintzak erregistetan ebezen. Azken hamarkadean, estazino automatizatuak banan-banan ordezkatzen dabiz behatzaileak. Karin eta Lennart dira azkenak. Hori bai, bien benetako pasioa eta hasierean Suediako Falsterbo itsasargiko geltokira eroan zituana, hegaztiak behatzeko eben maitasuna izan zan.
Zuzendaria: Maja Karlsson Mikkelsen.
Songs of earth
Songs of Earth Lurreko indargune nagusiei buruzko konposizinao da. Kamerak naturearen osogai txikienetatik hasi eta panoramika basatienetara eroando dauy ikuslea. Zinemagilearen aita gidari, Norvegiako haran koloretsu eta ederrenean bidaiatuko dogu.
Zuzendaria: Margreth Olin.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!