Euskal eta Nafar Mendizale Federazinoek Wop Mendi Film Saria irabazi dabe

Bizkaie! 2024-12-07 08:34   Zinemea

Horrezaz gan, hainbat estreinaldi atondu ditue gaurko programazinoan.

Euskal eta Nafar Mendizale Federazinoek Wop Mendi Film Saria irabazi dabe. Ondokoa adierazo dabe federazinoko kideek: Mendifilm Zinemaldiari eskerrak emon nahi deutsagu jaso dogun Wop Mendi Film Sariagaitik. Ez bakarrik federazinoaren izenean, baizik eta 100 urteetan mendizale familiako kide izan diran mendizale guztien partetik. Mendeurrenaren urtean izan dogun amaierea onenetakoa da. Euskalduna Jauregia lako leku berezi horretan, haren urteurrena be ospatzen dabilena eta mendiko zinemaldi bikainean. Eskerrik asko, benetan!

Gaurko programazinoa

- L'eta sperimentale, Euskalduna Bilbaon (17:00).

  • Erri de Luca idazle, poeta eta eskalatzaile italiarra da. Nazinoarte mailan sona handia dabe haren lan literarioek, beraz, erreferente handia da.

- Flying hands, Euskalduna Bilbaon (19:30).

  • Aniqa Bano emakume ekintzaile pakistandarra da filmako protagonista, gorra jaio zan haren alaba bazterkeria eta estigmatizazinoa jasatetik librau eta gorren komunidade zabal bati hezkuntzarako eta gizarteratzeko bideak edegi deutsona.

- Light and fast, Euskalduna Bilbaon (16:00).

  • Mundu mailako eskaladaren legendea, Silvo Carok (Eslovenia), Light and fast liburua aurkeztuko dau.

Ganera, abenduaren 8an, Eiza Kubarska zinegile eta alpinista poloniarraren The last expedition lana proiektatzeaz gan (Euskalduna Bilbaon, 17:00), Sebastian Alvarok Mis Montañas liburua aurkeztuko dau (Euskalduna Bilbaon, 16:00).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu