'Puntuak eta komak' eta 'Okerbidea' taldeek irabazi dabe Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketea
2024-12-06 12:04 BertsolaritzeaKantakera onenaren saria, barriz, Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu dau.
Jokatu da Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako finala Zornotzan; Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeak izan dira aurtongo irabazleak.
Aldaketaz betetako edizinoa izan da. Orain dala urte bi 30 urte bete zituan sariketea, etenbako aldaketan dabil azken urteetan: irudia aldau dabe, baita bertsolariek egin dituen ariketak be. Ganera, azken edizinoetako finaletan ohikoa bihurtu dan moduan, taldeen agurrakaz hasi da saioa.
Ondoko bertsolari gazteak izan dira protagonista:
- A mailan:
- Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea.
- B mailan:
- TeamRocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga.
- Okerbidean: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza.
Ander Aldazabal Olabarri ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu dabe. Idazkari lanetan, barriz, Ione Narbaiza Gallastegi egon da.
Oholtzan eta publikoan egondako giro ona nabarmentzekoa izan da. Horrezaz gan, saioan zehar finalista guztien karikaturak egiten ibili da Unai Gaztelumendi Arandia bertsolari eta ilustratzailea. Karikaturak izan dira bertsolariek jaso daben oparietako bat.
Bestalde, kantakera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak eskuratu dau. Aurtongo saria, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazinoa izan da.
Sari banaketa ekitaldian, Josu Telleria Ikastolen Alkarteko ordezkariak eta Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko lehendakariak hartu dabe parte. B mailako txapeldunei Aissa Intxausti Aburruzak jantzi deutse txapela.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteak zorionak emon gura deutse Bertsolari Gazteen sariketan parte hartu daben guztiei; batez be, bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!