Durango martxan, domekara arte etenik ez
2024-12-05 09:30 Euskerea berbagaiBizkaie! Durangon izango da hango barri zuenganatzeko.
Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azokea. Landako Gunean 274 erakusmahai ipiniko ditue 153 partaideren artean eta 933 kultur nobedade egongo dira kulturazaleek hartzeko eta emoteko. Lan barriak aurkezteko 200 ekitaldi inguru programau dira.
Sortzaileek azokan parte-hartu ahal izateko arauetako hiru, ondoko honeek dira; gitxienez diskoaren herena euskeraz izatea, aurkezpenak oso-osorik euskeraz egitea eta ume eta gazteentzako literaturan, testu danak euskeraz egon behar dira.
Ordutegiari jagokonez, Landako Gunea 10:30etik 20:00etara egongo da edegita, domekan izan ezik (18:00etan zarratuko da).
Aurtongo nobedadeen artean, Alkartasun Kutxa dago, salmenta eskasak dituenentzat. Guztira, parte-hartzaile bakotxak 824 euro ordaintzen ditu Azokan metro biko erakusmahaia izateko. Kutxa horri esker, sortzaileek aukerea izango dabe erakusmahaiaren truke gitxiago ordaintzeko. Durangoko Azokako koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak adierazo dauanez, azokearen amaierean eta salmentak ikusi ostean, artistek aukerea izango dabe alokairuan deskontuak izateko.
Gaurko ekitaldien artean ondoko honeek nabarmentzen dira:
- Eduki digitala euskeraz DA!. Irudienean, 10:30ean.
- Badok musika ataria; irakaleentzako aukerak berbaldia, arratsaldeko 16:30ean, Ahotsenea Literaturan.
- Eneko Bidegainek Kepa Anabitarteri egindako biografia aurkeztu dau: Kepa Anabitarte: bizitza bat herriari eskainia. 16:30ean, Ahotsenea Literaturan.
- Eneritz Furyaken hhh lanaren aurkezpena. Arratsaldeko 16:50ean Ahotsenean.
- Hartzea ematea DA! inaugurazino ekitaldia. Arratsaldeko 19:00retan, Szenatokian.
- Eiderren Nola aldatu gara? diskoaren aurkezpena. Arratsaldeko 21:30ean Ahotsenean.
- Ganera, 10:0etatik 14:00etara Ikasle Goiza atondu dabe.
Halanda be, egitarau osoa hemen konsultau daiteke.
Duda barik etorri, ez zarie damutuko!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!