Alex Txikonek Annapurnara (8.091 m) neguko espedizinoa aurkeztu dau
2024-11-22 11:10 KirolaMendizale lemoarraren neguko espedizinoa babestu dau Drone by Dronek.
Azpeitiko Mendietxe Museoan egindako prentsaurrekoan, komunikabideen aurrean mendizale bizkaitarraren asmo handiko proiektu aurkeztu eben, Nepalgo Pasang Temba sherpa mitikoagaz eta beste erakunde eta enpresa batzuekaz batera. Laguntzaile horreen artean Bizkaiko Foru Aldundia nabarmentzen da.
Txikonek tontorrerainoko bidaia-planak, altuera handiko aklimatazinoa eta balizko eraso-bidea aurkeztu ditu, ahalik eta modu jasangarrienean egingo dan espedizioan, oxigenorik barik eta oinarrizko kanpamentuan eguzki plakak jarrita. Eskalatzaileen taldea Matia Contte italiarrak, Sajid Sadpara pakistandarrak eta Waldemar Kowalewski poloniarrak osotzen dabe.
Alexek berak autortzen dau klima-aldaketeak Himalaiako eskalada baldintzetan eragin dauela, askoz ezustekoagoak diralako eta oreka atmosferikoko egun gitxiago dagozalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!