Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde, Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kide barriak
2024-11-29 13:27 Euskerea berbagaiAndres Urrutiak jarraituko dau Akademiaren buru izaten.
Euskaltzaindiak Osoko Bilkura egin dau Bilboko Sociedad Bilbainaren egoitzean. Berton aukerau dau hurrengo lau urteetan Akademiaren jarduna gidatuko dauen lantaldea.
Bozketea egin ondoren, ondokoa erabagi dabe euskaltzainek: Andres Urrutiak jarraituko dau Akademiaren buru eta bere ondoan izango dira Itxaro Borda (buruordea), Miren Agur Meabe (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (Iker sailburua) eta Paskual Rekalde (Jagon sailburua) euskaltzain osoak.
Beraz, batzorde parekidea izango dau Akademiak ondorengo lau urteetan, euskerearen lurralde guztiak hartzen dituana, Itxaro Bordak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak ordezkatzen dituanez.
Holan, zuzendaritzean lehendik ibili ez diran hiru kide barri izango dira (Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde) eta beste hiru kidek itxiko dabe Akademiaren artezkaritzea organoa, hain zuzen be, Jean-Baptiste Coyosek, Adolfo Arejitak eta Sagrario Alemanek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!