13 herrialdetako 49 film Mendi Film Bilbao - Bizkaian
2024-11-27 11:11 ZinemeaAbenduaren 6tik 15era, Bilboko Euskalduna Jauregian eta BBK Aretoan.
Mendiko zinemagintzarik onena ikusteko aukerea hemen da barriro be, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 17. edizinoan, abenduaren 6tik 15era. Bilboko Euskalduna Jauregian egindako jentaurrekoan, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dabe BBK Mendi Film: Ruth López (WOP), Sabin Astorkiza (Japan Car), Begoña de Ibarra (BFA), Joselu Blanco (ETB), Koldo Bilbao (BBK), Leixuri Arrizabalaga (BFA), Jabier Baraiazarra (Mendi Film), Iñaki López de Aguileta (Bilboko Udala), Iñigo Iturrate (Euskalduna Jauregia), Alberto Iñurrategi (Ternua), Ibon Mujika (Deia) eta Argiñe Areitio (SUA edizinoak) hain zuzen be.
Bilboko areto bitan egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: BBK Aretoan eta Euskalduna Jauregian. Guztira, 24 proiekzino programau dira. Horrezaz gan, lau berbaldi eta liburu aurkezpen egingo dira.
Euskalduna Jauregia egoitza bezela indartu da, izan be, bertoko hainbat aretotan egingo dira asteburuko saio eta ekintza guztiak, abenduaren 6tik 8ra eta 13tik 15era. Han egongo dira aurtongo hiru erakusketetatik bi (Gailurretan izan gaitun eta Tximist 1974), Mendi Pro jardunaldia mendiko zinemearen industriari begira, 4 liburu aurkezpen eta 16 zine saio eskainiko dira, besteak beste, Hasierea Ekitaldia, Sari Banaketea, pelikula irabazleen Non Stop saioak eta aurtongo barrikuntzea, Gau Magikoa (umeentzako eta familientzako saioa).
BBK Aretoak aste barruko 8 saio hartuko ditu, astelehenetik eguenera, Mendi Film Gasteiztik Bilbora ekarri ebenetik urteroko egoitzea.
Saioetako sarrerak, eskuragarri dagoz hemen eta Euskalduna Bilbao eta BBK Aretoko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, merkeagoak izango dira:
- 5-7 saiotarako sarrerak hartuta, %20ko deskontua.
- 8 edo saio gehiagotarako sarrerak hartuta, %30eko deskontua.
Filmak
49 film ikusi ahal izango dira aurtongo edizinoan, mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak dituenak. Halanda ze, 40 film Sail Ofizialean, 9 film Zabalandi lehiaz kaponko atalean, Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2023 jasotako film laburra (‘Peligro. No asomarse’, Dani Cascales) eta AMF-Mendiko Zinemagintzearen nazinoarteko alkargoaren 2024ko Sari Nagusia.
Jatorriari jagokonez, Europa eta Ipar Amerika eta Hego Amerikako 13 herrialde dagoz ordezkauta: Espainia (15), Frantzia (11), Estatu Batuak (7), Italia (5), Austria (1), Erresuma Batua (1), Eslovenia (1), Kanada (1), Suitza (1) eta Norvegia (1). Ganera, makinatxu bat koprodukzino dagoz be: EEBB-Belgika (1), EEBB-Kanada (1), Suitza-Italia (1), Suitza-Polonia (1), Txile-Argentina (1).
Halanda ze, Euskal Herrian produzidutako edota zuzendari euskaldunak dituen 12 film dagoz.
Sariak
Guztira, 24.800 euro banatuko 12 saritan:
- Sari Nagusia: Eguzkilore garaikurra eta 6.000 euro.
- Zuzendari Onena: Eguzkilore garaikurra eta 3.000 euro.
- Gidoi Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro.
- Argazkilaritza Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro.
- Epaimahaiaren Saria: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro.
- Soinu Banda Onenaren Saria: Txalaparta garaikurra eta 2.000 euro.
- EITB Saria Euskerako Film Onenari: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro.
- Mendiko Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro.
- Eskaladako Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro.
- Kultura eta Natura Film Onena:Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro.
- Kirol eta Abentura Film Onena:Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro.
- Film Labur Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.000 euro.
Epaimahairi jagokenez, 17. edizinoko Sail Ofizialeko epaimahaiak ondoko honeek dira: Michael Dillon, zinegile australiarra; Joni Cooper, Banff edota Doxa-Vancouver zine jaialdietako zuzendari izandako kanadarra; Oscar Gogorza, kazetari eta mendi gidari euskalduna; Toon Hezemans, Dutch Mountain Film Festivaleko zuzendari herbeheretarra; eta, Haizea Huegun, musika konposatzaile euskalduna.
Erakusketak
Argazki eta artelaneko hiru erakusketa nagusi izango dira urian, zemendian hasi eta urtarrilera bitartean:
- Cvcephoto 2024. Mendiko jardueren nazinoarteko argazkilaritza lehiaketeako 20 lan sarituen erakusketea Metro Bilbaoko geltokietan (zemendiaren 15etik abenduaren 30era arte).
- Gailurretan Izan Gaitun. Emakumeek euskal mendizaletasunaren historian izan daben garrantzia autortzen dauen erakusketea, Euskadiko eta Nafarroako mendi eta eskalada federazinoek euren mendeurrena ospatzeko urtean sortu dana.
- 1974ko Tximist Espidizinoa: 50 urte geroago. Everesteko 1974ko euskal espedizinoaren 50. Urteurrenean EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren erakusketea. Euskalduna Jauregian. Abenduaren 6tik 15era.
- Media Pro. Mendiko zinemagintzearen industriaren inguruko jardunaldia be atondu da aurtongo edizinorako, era batera edo bestera sektorean lan egiten daben profesionalei zuzendua. Euskalduna Jauregian, abenduaren 13an, 9:00tatik 13:30etara.
Gau Magikoa
Aurtongo barrikuntzea da. Umeentzako zuzendutako ekitaldia da, ipuinak, antzerkia, musikea eta proiekzinoak buztartzen dituana. Les Bobè-Bobé konpañiako kideek antzeztuko dabe lau filmak bateratuko dituan antzerkia:
- Leizeta (Ion Fontela, dokumentala, 8 min, euskeraz).
- Chimborazo (Keyla Cepeda, 7 min, animazinoa, berba barik).
- Fallin’ (Carlos Navarro, 10 min, animazinoa, berba barik).
- Spring (Andy Goralzcyk, animazinoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!