Unai Lasok Eusko Label Lau t´erdiko Pelota Txapelketea irabazi dau
2024-11-25 10:50 KirolaPeio Etxeberriari irabazita (22 - 19).
Bizkaia Frontoia izan da domeka honetan Eusko Label Lau t´erdiko Pelota Txapelketearen finalaren agertokia. Berton, Unai Laso pilotariak txapela lortu dau, Peio Etxeberriari irabazita (22 - 19). Hirugarrena, Aitor Elordi mallabiarra izan da.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, Amaia Barredok, garaikurra emon deutso irabazleari eta nabarmendu dau: Eusko Label lako kalidade-markek eta kirolak daben alkarlanaren garrantzia. Euskal pelota gure kulturearen ikurra da eta tradizinoak, lurraldea eta Euskadiko bikaintasuneko produktuak lotzeko aukera parebakoa da.
Barredok Eusko Label markea eta haren zigilupeko produktuak balioan jarteko ekimen horren papela azpimarratu dau.
Finalak eta txapelketak, ikusle ugari izan ditue eta horrek indartu egiten dau txapelketea euskal kirol-egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat bezela. Esangura horretan, Eusko Label markea kudeatzen dauen Hazi erakundetik eskerrak emon deutsee pilotariei, zaletuei eta parte hartu daben erakunde guztiei, aurtongo edizinoaren arrakastan lagundu dabelako.
Eusko Labelen babesari esker atondutako Txapelketeak markearen konpromisoa berretsi dau kulturea eta kirol tradizinoak sustatzeko, gure lurraldeari lotutako nortasun, kalidade eta sustraitzearen balioei bizirik eutsiz.
Eusko Label produktuak
Eusko Label kalidade goreneko berme-markea da, Euskadiko Autonomia Erkidegoan produzidutako, eraldautako eta/edo prestaturiko produktu agroalimentarioak identifiketan dituana, haren kalidadea, espezifikotasuna edo berezitasuna batez besteko orokorraren gainetik dagoana.
Gaur egun, markak honako produktu sorta zabala hartzen du:
- Hegaluzea eta Atun Gorria / Gure Arrantza: Arrantza artisaua eta tresna tradizinonalekaz harrapautako arrainak.
- Euskal Okela eta Baserriko Haragia: Euskadiko baserrietan jaiotako eta hazitako abereen haragia.
- Euskal Gatza: Iturri gazien bidez lortutako gatza, artisau-erauzketa teknikekaz produziduta.
- Baserriko Oilaskoa: Aire librean hazitako eta modu natural batean elikatutako oilaskoak.
- Euskal Esne Bildotsa: Euskadiko baserrietan jaiotako eta hazitako bildotsen haragia.
- Eztia: Artisau-erara produzidutako eztia, propiedade biologiko eta nutritibo guztiak eusten dituana.
- Arabako Aleak: Arabako lurraldean produzidutako zerealak, kalidade handikoak eta ingurumenarekiko errespetuzko teknikekaz landuak.
- Baserriko Txarria: Euskadiko baserrietan hazitako txerrien haragia, kalidade handikoa eta osasun-berme handikoa.
- Antxoa / Gure Arrantza: Arrantza artisaua eta tresna tradizinonalekaz harrapatutako antxoak, freskotasun eta kalidade bikainekoak.
- Baserriko Arrautza: Euskadiko baserrietan produzidutako arrautzak, kalidade handikoak eta freskoak.
- Euskal Lekaleak: Euskadiko baserrietan produzodutako lekaleak, kalidade handikoak eta ingurumenarekiko errespetuko teknikekaz landuak.
- Euskal Esnea: Euskadiko abeltegi iraunkorretan produzidutako esne freskoa, kalidade handikoa eta sabore eta nutrizio-balio handikoa.
- Oliba-Orio Birjina Estra: Euskadiko oliba-orio birjina estra, kalidade handikoa eta sabore bereizgarria dauena.
- Arabako Patatea: Arabako lurraldean produzidutako patatak, kalidade handikoak eta sabore bereizgarria dabenak.
- Euskal Barazkiak: Euskadiko baserrietan produzidutako barazkiak, kalidade handikoak eta freskoak.
- Gernikako Piperra: Gernika inguruan hazitako piperrak, kalidade eta saboreagaitik ezagunak.
- Euskal Tomatea: Euskadiko baserrietan produzidutako tomateak, kalidade handikoak eta sabore bereizgarria dabenak.
- Ibarrako Piparrak: Ibarra inguruan hazitako piperrak, kalitate eta saboreagaitik ezagunak.
- Berdela / Gure Arrantza: Arrantza artisaua eta tresna tradizinonalekaz harrapatutako verdela, freskotasun eta kalidade bikainekoak.
Eusko Label markak produktu horreek guztiak bermatzen ditu, kalidade goreneko estandarrak betetzen dituela ziurtatuz eta konsumitzaileei produktu seguru, osasuntsu eta zaporetsuak eskainiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!