Ostera Kultur Festibala, Abadiñon
2024-11-25 07:50 Euskerea berbagaiBesteak beste, Nøgen taldearen kontzertua eta Kulturgintza Bihar: nola sustatu kultur-zaletasuna? berbaldia atondu ditue.
Urrian Balmasedan eta zemendi hasierean Arrigorriagan geldigunea egin ostean, Abadiñora helduko da zemendiaren 28an Ostera Kultur Festibala.
Lau egunetako egitarau bete-betea dakar Osterak Abadiñora: berbaldia, musikea, jantza bertikal emonaldia eta umeentzako ikuskizunaz disfrutetako aukerea izango dabe herritarrek zemendiaren 28tik abenduaren 1era bitartean.
Kultur-festibal ibiltari bezela atonduta, aurtongo Osteraren edizinoak aniztasunean eta aberastasun kulturalean oinarritutako etorkizuneko euskalduntasun barria irudikau eta islatu nahi dau.
Festibalaren barruan herritarrei eskainiko jaken kultur-egitarauaren osogarri, hiru berbaldi atondu dira. Abadiñon, Kulturgintza Bihar: nola sustatu kultur-zaletasuna? gaiaren inguruan jardungo dabe Onintza Enbeita, Joseba Sarrionandia, Leire Vargas eta Eneko Sagardoyk zemendiaren 28an.
Musikeari jagokonez, Nøgen taldea izango da. Horrezaz gan, eskaintza kultural zabal eta betea eskainiko jake herritarrei: Harrobi Jantza Bertikala konpainiaren Geure(r)a emonaldia eta Iratxoak eta basoko sorginkeria ume eta familientzako ikuskizuna hain zuzen be.
Programazinoa
- Zemendiak 28 (19:00etan, Txanporta Kultur Etxean):
- Kulturgintza bihar: Nola sustatu kultur-zaletasuna? berbaldia.
- Zemendiak 29 (20:00etan, Maitenako Frontoian):
- Harrobi Jantza Bertikala: Geure(r)a.
- Zemendiak 30 (20:00etan, Probalekuan):
- Nøgen.
- Abenduak 1 (12:00etan, Errota Kultur Etxean)
- Iratxoak eta basoko sorginkeria ikuskizuna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!