Euskerearen Etxea EMYA Museo Europarraren sarirako hautagai
2024-11-21 12:16 Euskerea berbagaiSaritua, EMYA2025 Annual Conference barruan jakinarazoko da.
Urteko Europako Museoaren Saria (EMYA) 1977an sortu zan, Europako Konseiluaren babespean, Europako museo-komunidadearen barruan bikaintasuna autortzeko. Museoen arloan bikaintasuna eta barrikuntza babestu, sustatu, saritu eta erakusteko printzipioetan oinarrituta, sarituen kalidade publikoa nabarmentzea da sari horren helburua. Beraz, kultura-guneek gizartea eraldatzeko daben gaitasuna saritzen dabe.
Halanda ze, hautatutako museoen artean egotea sari bat da dagoeneko, proiektu bakotxak egindako lanaren autorpena da eta. Sarituaren izena datorren urteko maiatzean Polonian egingo dan EMYA2025 Annual Conference barruan jakinarazoko da.
Euskerearen Etxea
Euskerearen Etxea, Bilboko San Inazio auzoan dauana, 2004an sortu eben Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzeak. Gaur egun, Azkue Fundazinoak kudeatzen dau, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako lagapenari esker.
Euskerearen Etxeak hiru zerbitzu eskaintzen ditu: coworking gunea, aretoak ixteko zerbitzua eta Euskerearen Interpretazino Zentroa. Euskerearen bizi-indarra eta aniztasuna modu ausart, dibertigarri eta irudimentsuan transmitidu nahi ditu, baina, aldi berean, era zehatz eta zientifikoan. Hiztunak balioan jartzen ditu, hizkuntza bizibarritzeko prozesua, komunidadearen inplikazino personalak eta jarrerea aldarrikatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!