Euskal Herriko I. Hikadromoa atondu dabe
2024-11-21 08:51 Euskerea berbagaiAbenduaren 7an, Durangoko Landako Ikastetxean.
ZirHika taldeak Hikadromoa atondu dau. Aurtongo Durangoko azokako nobedadeetako bat izango da. Durango euskalzaleen bilgunea izaten da urtero, halanda ze, hikalarien bilgune izatea be nahi dabe. Hika dakitenak eta ikasten dabizenak dagoz konbidaduta. Euskalkian eta batuan, bakotxak berean egiteko aukerea izango dau. Helburua da, hikaz berba egitea eta ondo pasatea.
Hikadromoa Bagera Euskera Alkarteak gidatuko dau: laukoteak osotuta jardungo dabe hika, 15 minutuero taldez eta gaiz aldatuz. Izena emoteko on-line formularioa dago eta telefonoz be emon daiteke izena: 943121775 / 652750947.
ZirHika taldea Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osotzen dabe eta Badihardugu Euskera Alkarteak koordinatzen dau. Igaz egin zan Euskal Herriko I. Hika Topaketearen ondoren sortu da, alkar ezagutu, indarrak batu eta hitanoa sustatzeko. Hikadromoa izan da atondu daben lehen jarduerea eta, horretarako, hainbat bidelagun izan ditue: besteak beste, Bagera, Praktikatu AEK eta Gerediaga.
Landako Ikastetxean izango da, azokako kale berean dagoana. Abenduaren 7an, arratsaldeko 16:00etatik 17:45era.
Beste jarduera batzuk
- Hitzaldiak: Abenduaren 6an, 19:20an hasita, Areto Nagusian. Lehenengo, Badiharduguk hika ikasteko Appa Hi! aplikazinoaren bersino barriak eta hika.ahotsak.eus webgunea aurkeztuko ditu. Ondoren, Fernando Oiartzunek Leitzako hiketa izango dau hizpide: Grabazioak sarean nola kontsultatu.
- Mahaingurua: Abenduaren 7an, 11:30ean Durangoko Museoan. Hik eta biok, Deustuko unibersidadeko Euskal Gaien Institutuak atonduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!