Gorbeia Suzienek 'Green Label CXM' ingurumen ziurtagiria lortu dau

Bizkaie! 2024-11-19 13:01   Kirola

Europarc Federazinoak emondako autortzea.

Gorbeia Suzienen, mendi lasterketea atontzeaz gan, naturea babesten eta errespetetan dabe. Urtero lez, Gorbeiako Parke Naturalean egiten daben probeak ingurumenean dauen eregina txikiagotzeko prozesu zorrotz bati egin behar deutse aurre.

Aurton, Gorbeia Suzieneko atontzaileek Green Label CXM zigilu ospetsua lortzea izan dabe helburu. Holan, Naturagune Babestuetan Mendiko Lasterketak Garatzeko Jardunbide Egokien Gida hartu dabe oinarri. Ziurtagiri horrek jasangarritasun-estandar altuak beteteko eskatu jake hiru fasetan zehar: ekitaldiaren plangintzea, gauzatzea eta ebaluazinoa.

Europarc Federazinoa Europako naturea eta kulturea ondarearen sarea da. Naturearen konserbazino praktikoan eta Europako biodibersidadearen garapen iraunkorrean dabil. Horrezaz gan, parkeetatik harago begiratzen dau eta eskualdeen, herrialdeen eta Europako gizartearen ingurumen, gizarte eta ekonomia garapenerako garrantzia nabarmentzen dau.

Beraz, azken edizinoan funtsezko neurriak ezarri ditue, esaterako: ingurunearen azterketea, ekitaldiaren ingurumen-inpaktuaren kuantifikazinoa, seinaleztapenean berrerabil daitekezan, materialen erabilerea eta boluntarioen ingurumen-prestakuntzea. Ganera, hondakinak bereiztu eta batu egiten dabe: ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, hondakinak arintzeko eta konpensetako neurriak hain zuzen be. Ahalegin horreek oinarrizkoak dira karbono-aztarnak murrizteko, bertako landaredia eta faunea errespetetako eta Gorbeia Suzieneko edizino bakotxa ingurune naturala jagoteko eredua dala bermatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu