Durangok harrerea egin deutso Wadokan Klubari
2024-11-19 09:05 KirolaEspainiako Kenpo Txapelketan lau domina eskuratu ditue.
Durangoko Udalak harrerea egin deutso Wadokan Klubari, joan dan astegoienean Granadako Almuñecarren egin zan 2024ko Espainiako Kenpo Txapelketa Absolutuan parte hartu ondoren. Entzute handiko ekitaldi horrek herrialde osoko 500 lehiakide inguru batu ditu. Durangoko Wadokan taldeak maila bikaina erakutsi dau, guztira lau domina irabazita.
Astegoieneko lorpen nabarmenen artean; Itzal Merin Espainiako txapeldun izan zan esku hutseko kategorian; Alex Raducuk zidarrezko dominea eskuratu eban kumitean; eta Pablo Gurtubayk, brontzea, katan armakaz. Ganera, taldekako kata diziplinan bikain ibili zan taldea, palmaresari brontzezko dominea gehituz.
Udaletxean egindako harrera ofizialean, kirolariak zoriondu egin ditue Durangaldean kirolaren garapenari egin deutsen ekarpenagaitik. Alkateak bere miresmena adierazo dau Wadokan taldearen ahaleginagaitik eta dedikazinoagatik, baita gazteei transmitiduten deutseen balioakaitik be: garaipen horreek Wadokan taldearentzat ez eze, Durango osoarentzat be harrotasun iturri dira. Ahalegina eta konpromisoa iraunkortasunaren, errespetuaren eta diziplina fisikoaren adibide dira.
Taldeko entrenatzaileak, José Luis Salasek, udalaren autorpena eskertu eta lehiaketen garrantzia azpimarratu dau ikasteko eta hazteko tresna bezela.
Horrezaz gan, joan dan asteburuan, Wadokanasistio Klubeak OEKAM Federazinoak atondutako Arte Martzialetako Txapeldun Nazionalen Galan parte hartu dau. Sensei José Luis Salasek, Wadokan eskolako arduradun nagusiak, Urteko Maisuaren saria jaso eban arte martzialetan egindako prestakuntza eta lidergo lan nekaezinagaitik.
Holan, Wadokan Klubeak, eskualdean arte martzialak sustatzeagazko konpromisoa berresten dau. Udalak herritar guztiak animau ditu etorkizuneko lehiaketetan taldeari laguntzera eta bizitza aktibo eta osasungarria sustatzen daben kirol jardueretan parte hartzera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!