Kalekak 2025eko edizinoan parte hartzeko deialdia edegi dau

Bizkaie! 2024-11-14 13:43   Zinemea

Sekzino Ofizialean eta Scratchean proposamenak aurkezteko epea abenduan amaituko da.

Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. edizinoari begira dago daborduko (2025ko garagarrilean) eta Sekzino Ofizialean eta Scratchean proposamenak aurkezteko epea edegi dau. Deialdia zemendiaren abenduaren 11ra arte egongo da zabalik eta bertan artista, konpainia eta kolektiboek euren proposamenak aurkeztu ahal izango ditue 2025eko jaialdian parte-hartzeko.

Nabarmentzekoa da azken urteetan deialdira aurkeztu diranen kopuruak gora egin dauela, herrialde askotako proposamenak jasoz. Orain be, deialdia alor bitan banatuko da, Sekzino Ofiziala eta Scratch atala.

Kalekaren Sekzino Ofiziala espazio publikoa edo izakera bitxiko espazioak gaurkotasunean egindako sorrera-lanak aurkezteko erabilten dituen artista, kolektibo, alkarte profesional edo/eta edozein autoretza muetarentzat bideratuta dago.

Bestalde, Kaleka Scratchek garapen egoeran dagozan proiektuak esperimentau eta probau nahi daben artista, kolektibo, alkarte profesional edo/eta edozein autoretza muetarentzako plataforma bat eskainiko dau.

Kontuak kontu, 2024eko abenduaren 11ra bitartean aurkeztu daitekez proposamenak deialdi bitan, horretarako kaleka.eus atarian dagoan formularioa betez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu