IV. Amua, zemendiaren 14, 15 eta 16an, Hondarribiko Itsas Etxean
2024-11-14 10:50 ZinemeaBota Betta!, musika bideogintzako lehiaketea be iragarri dabe.
Hondarribiko Udalagaz batera atondutako Musika-Film Laburren Jaialdiak atal barri bi izango ditu: EiTBren babesari esker, AITB Amua Bideoklip Lehiaketea Bidasoa alderako, Iparralderako eta Nafarroako 5 uribilduetarako eta, bestetik, Bota Betta!, musika bideogintzako lehiaketea.
Musikea eta zinemea protagonista dirala, programazino osoa arte biek sortutako sinergiaren ingurukoa da. Radio 3eko El Sótano zuzeneko irratia, Hondarribiko ikasleentzako kontzertu pedagogikoak, musika dokumentalak, binilo azokea eta askoz gehiago izango dira.
Urteroko topaketa honetan zuzendariak, produktoreak, musikariak eta zinema eta musika zaleak batuko dira kulturaz gozetako.
Epaimahaikideak Kristina Zorita kazetaria, Miren Iza musikaria eta Xabier Erkizia soinu-artista, ikertzaile independente, produktore artistiko eta komisarioa izango dira.
Ganerakoan, Road Diary: Bruce Springsteen and the E Street Band filma eskainiko dabe, hilaren 16an, arratsaldeko 19:00retan; aukera bakarra Euskadin ikusteko. Hondarribiko Itsas Etxean izango da.
Horrezaz gan, Soinubandara batuko dira Gorke Urbizu eta Joseina Etxebarria (Sarrerak agortuta). Hitzordua hilaren 16an izango da gaueko 22:00etan, Hondarribiko Itsas Etxean.
Beste alde batetik, Vinilo Azokea be hiru egunetan izango da.
Ingormazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!