Julia Navarrok 'El niño que perdió la guerra' aurkeztuko dau Bilbon
2024-11-14 07:59Zemendiaren 20an, 19:00retan, Bidebarrieta Kulturgunean.
El niño que perdió la guerra da idazle ospetsu honen azken eleberria, nortasunari, totalitarismoen ondorioei eta kulturearen eragin erabagigarriari buruzkoa eta Historiako txokorik ilunenak argitzeko be gai dana. Narrazinoaren protagonista Clotilde Sanz da, Gerra Zibilaren azken hilebeteetan egunkari errepublikarretan argitaratzen dauen karikaturagilea. Errepublikearen ezinbesteko porrotaren aurrean, haren senarrak, militante komunisteak, Pablo bost urteko semea Moskura bialtzea erabagiko dau. Clotildek uko egiten deutson arren, ezin dau bere seme txikia erbesteratzea eragotzi, izan be, bere familia errusiar barriak maitasunez hartzen dau. Anya, Pabloren ama adoptaua, Iraultzako heroien alaba eta emaztea da, baina erregimen estalinistearen noraezaz eta giro zapaltzaileaz be gero eta gehiago jaubetzen da. Poesia eta musikea izango dira bere babeslekuak eta Pablo hazten joango da amaren gomuta gero eta ahulagoaren eta Anyaren maitasunaren artean, musika, literatura eta askatasun nahiaren aurreko maitasuna transmitiduten deutso. Eleberria ume baten halanbeharrak alkartutako eta XX. mendeko ideologia totalitarioei aurre egindako emakume bi aurkezten dituan erretaulea da.
Julia Navarro
Idazlea eta kazetaria da eta komunikabide nagusietako batzuetan lan egin dau, besteak beste, SER, COPE, Telecinco, Canal Sur edo Europa Pressen. TVEn Centros de poder alkarrizketa programea aurkeztu eban Pilar Cernudagaz batera. Navarroren literatur bokazinoa berandu gauzatu zan, bere lehen eleberria, La hermandad de la Sábana Santa, 2004an argitaratu baitzebenn. Liburu honegaz upealako erantzua izan eban, bai gurean, bai nazinoartean be, 30 herrialde baino gehiagotan argitaratuz. Bere ondorengo eleberriak be lider izan dira salmentetan: La Biblia de barro, La sangre de los inocentes, Dime quién soy, Dispara, yo ya estoy muerto, Historia de un canalla, Tú no matarás eta De ninguna parte. Eta ezin ahaztu, “Una historia compartida. Con ellos, sin ellos, por ellos, frente a ellos”. Oraintsu “Dime quién soy” eleberrian oinarritutako telesail bat egin da, publikoaren autortzea izan dauena.
Filosofia eta Letren Fakultadean Historian lizentziatua, Esteban Goti irakasle da Bilboko ikastetxe batean (eszedentzian) eta irakasle laguntzailea Deustuko Unibersidadean, baita zinegotzia be Bilboko Udalean, gaur egun. Historia Moderno eta Garaikidean espezializtea da, ikerketa historikoko hainbat lan eta aldizkarietan artikuluak egin ditu. Eta liburuak idazten be emon ditu orduak, horreen artean Hijos de 1812: liberales para una España en transición (1940-1980) eta La Compañía de Jesús ante la contrarrevolución española del siglo XIX.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko dauen gunea da. Helburuen artean literaturea, ezagutzea eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dago.
Sartzea librea da edukierea bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!