Bideo Jaialdiaren funts dokumentala Artxiboan sartuko da
2024-11-12 08:17 Zinemea1982tik 1984ra Donostia Zinemaldian egindako ekimen aitzindariaren erabagiak batuko ditu.
Bideo Jaialdiaren funts dokumentala 170 dokumentazio-espedientez osotuta dago, besteak beste, artista, enpresa eta partikularrakaz izandako posta-trukea; funtsa Artxiboaren katalogoan txertatu da eta oso-osorik konsultau daiteke bertan. Funts horren osogarri, Donostia Zinemaldiaren artxibo historikoaren webgunean Historiak #11 izeneko testu bat argitaratzen da, 1982tik 1984ra Guadalupe Echevarríak zuzendutako ekimen aitzindari hori taiutu eben erabagiak eta kuradoretza-proposamenak zehatzen dituana. Echevarríak Luis Gascari –Zinemaldiaren orduko zuzendariari– 1982ko martiaren 2an helarazotako papel moreko gutuna barrubatzen dau funts dokumentalak. Gutun horretan, Zinemaldian bideo-erakusketa bat egitea propoiduten eutson Gascari, Cannes eta Veneziako zinema-jaialdietan esperientzia horrek upealako erantzuna izan ebalako. Eskutitzak Espainiako ekimenaren izakera barritzailea nabarmentzen dau, ekitaldi lez, Espainian, izan be, Espainiako Estaduan egiten ziran bideo-erakusketak, baina artean ez egoan jaialdi-itxureagaz egituratutako erakusketarik.
Funts dokumental horren inguruan argitaratutako hirugarren hurreraketa teorikoa da Historiak #11, Claudia Zegarrak eta Rodrigo García Fernández-Palomerok –Elías Querejeta Zine Eskolako (EQZE) Komisariotzearen laugarren promozinoko ikasleek– idatzia; lehen urratsak emon zituen Zegarrak eta Garcíak funtsa ikuskatzen eta katalogetan eta Artxiboko lantaldeak amaitu dau lan hori. Bideoa erdigunean. Kuradoretzeari buruzko oharrak Donostiako Bideo Jaialdian, Christine Van Assche eta Anne-Marie Steinekin izandako alkarrizketa batetik abiatuta testuak ipinten dau arretea Echevarríak programearen prestakuntzeari zuzenean eragin eutsen personakaz izandako posta-trukean, besteak beste, Anne-Marie Steinekgaz (Parisko Zentro Amerikarreko Center for Media Arts) eta Christine Van Asschegaz (Pompidou Zentroa). EQZEko ikasleek landutako ikerketan hainbat gai jorratzen dira, 80ko hamarkadan bideo-kuradoretzeagaz lotutako erronkak, Donostiako Bideo Jaialdiko laguntzaile lez izandako esperientzia, garai haretan sortutako komunidade-sentimendua eta ikus-entzunezko sistema horrek 1970eko hamarkadako mobimentu feministeagaz izan zituan hartu-emonak.
Biek oinarrizkotzat joten dabe jaialdia Donostia Zinemaldiaren arloan atontzea. Steinek adierazoten ebanez, 80ko hamarkadearen hasieran bideoa eremu emergentea zan, bere oinarriak finkatzeko prozesuan egoan, bitarteko legez eta, horrenbestez, Donostia Zinemaldiaren –punta-puntako zinema-jaialdi baten– erdian jartea ikaragarria eta garrantzitsua zan. Parisko Zentro Amerikarreko Center for Media Artseko ordezkariak ausart eta distiratsu lez deskribiduten eban Echevarría, eta haren eretxiz, gauzetan interesa izateko eta arretagune izan barik lan guztia egiteko gaitasuna izateaz gan, baekian zer egin eitekean eta baekian zelan egin behar zan". Van Asschek, barriz, konbentzimenduaren boterea eta koordinazinorako gaitasun handia ebala adierazo eban, izan be, personak hartu-emonetan jarri eta alkarregaz gauzak egiteko konbentzidu eikezan eta hori oinarrizkoa begitantzen jat, ez baitzeban uste Donostiako politikariak konbentzidutea lan erraza zanik.
Dokumentu-funtsera hurreratzeko, nahikoa da Artxiboaren katalogoaren bilaketa aurreratura sartzea eta Bideo Jaialdiaren Funtsean klik egitea: 170 espedienteko zerrendea zabalduko da eta hor edukia zehatz-mehatz deskribiduta dago: gutunak, prentsa-aitamenak, argitalpenak, beste erakunde batzuen esku-programak, programearen kudeaketa ekonomikoaren trazuak eta ekimen aitzindari horretako parte-hartzaileek bialdutako arte-sorkuntzen bolumen handia (collageak, postalak, argazkiak...). Behin dokumentazino hori katalogoan sartuta, funtsa aurrez aurre be konsultau ahalko da gaurtik aurrera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!