Damian McCarthyren 'Oddity' filmak irabazi dau 35. Bildurrezko Zinemearen Asteko film luze onenaren saria

Bizkaie! 2024-11-04 07:55   Zinemea

Film labur onenaren saria Nina Gantzen Wander to Wonderek eroan dau.

Heidi Honeycuttek, Asier Mensurok eta Rocio Morenok osotutako epaimahaiak iragarri dau Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren 35. Asteko palmaresa eta animazinoko film labur onena Matteo Buraniren Playing God da.

Ganerakoan, Espainiako film labur onenaren saria La Vallak merezidu dau ikusleek ebatzi dabenez.

Epaimahaiak erabagi dau Europako fantasiako film labur onenaren zidarrezko Méliès saria Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) filmari emotea, haren estilo bisual originalagaitik, pandemiaren gaineko bere ikuspegi barritzaileagaitik, eta istorio konplexua eregiteagaitik, geruza, ikuspegi eta irakurketetan aberatsa.

Azken buruan, EITBren saria Xanti Rodriguezen Gizakik eskuratu dau.

Sariak emoteko ekitaldian izan dira, besteak beste, Leire Amundarain (Gazte Epaimahaiko ordezkaria), Gorka Villar (NBC Universaleko ordezkaria), EITBko Alex Gibelalde, Maitane Illarreta, Urrezko Blogak Epaimahaiko ordezkaria) eta Josemi Beltran (Donostia Kulturako zine programazinoaren arduraduna).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu