'Joseba Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak', aztergai
2024-10-29 08:00 Euskerea berbagaiUdagoieneko Euskera 2024 ikerketa zenbakian.
Euskaltzaindiak webgunean eskegi dau Euskera 2024 ikerketa aldizkaria. Besteak beste, sei ikerketa-artikulu irakur daitekez zenbaki barrian: Joseba Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak (Ane Arandia); -KAdun adberbioez haratago: apurKA-apurKA baina beti aurreraKA (Ane Berro, Cecilia Fernández-Altonaga); Urtaroak. Ikuspegi etnolinguistikoa (Kepa Diéguez); Euskara zinema elekariaren hasmentan (1930- 1936). Debateak, ametsak eta praktikak (Josu Martinez); Itzulpen-estrategia pedagogikoak euskal irakaskuntzaren ardatzekin bat (Miren Ibarluzea); Euskaldunen euskara-gaitasunaren eragina euskara-gaztelania kode-alternantziaren erabileran (Mikel Pérez, Amaia Munarriz-Ibarrola).
Horrezaz gan, ohar bat eta liburu-aitamen bat be dagoz aldizkariaren zenbaki barrian, hain zuzen be, Manu Gojenolak paratutako Mario Onaindiaren euskal lanak eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren liburu-aitamena (La Reial Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona i l’Institut d’Estudis Catalans davant la normativa de la llengua catalana).
Euskera agerkaria
Euskera Ikerketa Aldizkariak zenbaki bi argitaratzen ditu urtero: lehena udabarrian (urtarrila-bagila aldiari jagokiona) eta bigarrena irailean edo urrian (garagarrila-abendua aldikoa). Ikerketa-artikuluak argitaratzeko, Idazketa Batzordeak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen eretxi jasoten dau Peer Review itsu bikotxa sistema erabiliz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!