Zilibito Recordsek 'Akhelare' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2024-10-24 10:18   Musikea

Malakias abeslariagaz alkarlanean egindakoa.

Akhelare Zilibito Records kideek eta Malakiasek egindako abestia da. Dagoeneko entzungai dago plataforma guztietan eta zemendiaren hasieran kaleratuko daben diskoaren azken aurrerapena da.

Malakiasek produzidutako abesti horrek hiru minutu baino gitxiago irauten dau eta jai-giroko abestia dala aitatu dabe. Abestian zehar Autotune falta biño topea dakat behin baino gehiago errepetiduten dan esaldia da, beraz, Autotunea lotsarik barik erabilten dabela dinoe gazteok. Halanda ze, Autotunearen erabilerea txarto ikusia edo baztertua izan da musikako hainbat arlotan, hori bai, azken urteetan egoerea aldatzen hasi da.

Abestian, hasieran jaia zana akelarre bihurtu dala kontetan dau, garai zaharretako euskal ohiturei erreferentzia eginez. Hori be, bideoklipean transmitidu dabe. Horrezaz gan, izenburuak euskera batua baino lehenagoko idazkereari egiten deutso erreferentzia: Akhelare berbeak, r bat bakarrik izateaz gan, tildea eban. Ganera, h-ak ondo zehaztu barik egoazan.

Akhelare abestia, Deabruen Doinuak albumearen lehenengo abestia izango da. Diskoa, zemendiaren 5ean aterako da. Albumean hainbat kolaborazino eta genero dagoz, zemendian bertan deskubriduko diranak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu